Dendaren kanpoaldea, Mercadonaren logotipoarekin

Mercadonak 6.600 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko elikagaitan Badajozko Elikagai Bankua Fundazioari

2021ko otsailaren 04a
  • Aurten, konpainiak 17.000 kilo produktu eta elikagai eman dizkie dagoeneko eskualde horretako zenbait erakunde soziali.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian, eta 6.600 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko elikagaitan Badajozko Elikagai Bankua Fundazioari, gehien behar dutenei laguntzeko.

Maribel Martín-Romo Extremadurako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du eskualdeko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzutea.

Bestalde, Cristina Herrera Badajozko Elikagai Bankua Fundazioko presidenteak eskerrak eman dizkio berriro Mercadonari, Fundazioari ematen dion laguntzagatik. Laguntza honi esker, otsaileko eta martxoko banaketak bermatu ahal izango dizkiegu hilero arreta ematen diegun Badajozko probintziako onuradunei (15.200 baino gehiago). Bizi dugun osasun-krisia dela eta, onuradunen kopurua gero eta handiagoa da; beraz, oso garrantzitsua da Mercadonak egin digun dohaintza hau. Beste behin ere, probintziako ahulenen ondoan jarri dira.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

2020an, konpainiak 17.000 tona produktu baino gehiago eman dizkie Espainiako eta Portugalgo jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei. Horrenbestez, aurreko urtean baino % 84 handiagoa izan zen erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Dohaintza hori 283.000 erosketa-orgaren parekoa da, eta 290 jantoki sozialekin baino gehiagorekin, 60 elikagai-bankurekin baino gehiagorekin eta beste gizarte-erakunde eta ongintza-erakunde batzuekin lankidetzan bideratu da, Mercadonak saltokiak dituen Espainiako eta Portugalgo eskualdeetan.

Era berean, konpainiak laguntza eskaini du urtean zehar dohaintza gehigarriak eginez, hala nola martxoan eta apirilean Madrilgo Ifema azokan prestatutako kanpaina-ospitalera egindako entregak.

“Nagusi”ek (bezeroek) ere lagundu dute kanpaina honetan; 3.800 tona eman dituzte urtean zehar egin diren kilo-bilketetan, hau da, 63.000 erosketa-orga betetzeko adina baino gehiago.

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonako eta Badajozko Elikagai Bankua Fundazioko arduradunakMercadonako eta Badajozko Elikagai Bankua Fundazioko arduradunak.

Logo EAktibatu