Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak elikagai-entregan

Mercadonak 6.500 zereal-pakete baino gehiago eman dizkio Kataluniako Gurutze Gorriari

2022ko urriaren 17a
  • Urtarriletik irailera bitartean, konpainiak 3,6 milioi kilo premiazko produktu baino gehiago eman dizkie Kataluniako gizarte-erakundeei. Horrez gain, 5,3 milioi kilo baino gehiago eman zizkien 2021ean.
  • Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako 157 gizarte-erakunderekin eta ongintza-elkarterekin lankidetzan aritzen da egunero Mercadona, eta 251 supermerkatuek hartzen dute parte.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 6.528 zereal-pakete (3.264 kilo) eman dizkio gaur Kataluniako Gurutze Gorriari.

Gurutze Gorriari egindako dohaintza hori Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-elkarteri supermerkatu-katea egiten ari zaien dohaintzetako bat da. Guztira, urtarrilaren 1etik irailaren 30era arte, 3.631.000 kilo eman ditu elikagaitan (lehorrak zein freskoak) eta norberaren higienerako produktutan. 2021ean, pandemiaren eraginez, % 77 handitu zituen dohaintzak, eta 5,3 milioi kilo baino gehiago eman zizkien (5.396.000 kilo zehazki).

Mercadonak egunero laguntzen die Kataluniako 157 gizarte-erakunderi eta ongintza-elkarteri, hala nola Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako lau elikagai-bankuei eta haien erakunde laguntzaileei, Kataluniako Gurutze Gorriari eta elikagaiak ez diren produktuen La Nau bankuari, besteak beste. Erakunde guztietatik, 103 Bartzelonako eskualdeetakoak dira, 24 Tarragonakoak, 21 Gironakoak eta 9 Lleidakoak. Gainera, handituz joan da, pixkanaka, saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuen dohaintzak egiten dituzten supermerkatuen kopurua, eta, duela bi urte baino lehenagotik, kateak Katalunian dituen denda guztiek parte hartzen dute (251, guztira).

Aurten orain arte emandako 3,6 milioi kiloetatik, 2,4 baino gehiago Bartzelonako eskualdeetako gizarte-erakundeen artean banatu dira, 689.000 Tarragonakoetan, eta 358.000 eta 214.000 tona bideratu dira Gironako eta Lleidako eskualdeetara, hurrenez hurren.

Josep Quitet Kataluniako Gurutze Gorriko lehendakariak adierazi duenez, “Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren arteko enpresa-aliantza aspalditik dator, eta pandemiak bereziki indartu du. Orain, dohaintza berri hori Gurutze Gorriak Erantzun planean sartu dugu. Plan hori abian jarri berri dugu herrialdean etxe asko daudelako zaurgarritasun-arriskuan eta zailtasun handiekin, pandemia-ostearen, inflazioaren edo Europako gerra-inguruneko ziurgabetasun ekonomikoaren ondorioz”.

Bestalde, Bernat Morales Mercadonaren Kataluniako Kanpo Harremanetarako zuzendariak zera nabarmendu du: "Gurutze Gorria eta Kataluniako gainerako gizarte-erakundeak eta ongintza-elkarteak lan garrantzitsua egiten ari dira”. Eta, ondoren, gaineratu du: “2022ko lehen bederatzi hilabeteetan 3,6 milioi kilo eta gehiago eman ditugu dagoeneko elikagaitan eta norberaren higienerako produktutan. Horrek, konpainiarentzat, esan nahi du bete ditugula premiarik handiena duten pertsonen eskaerei ahal den neurrian erantzuteko elkartasuneko eta erantzukizun sozialeko helburuak, eta pozgarria da hori konpainiarentzat”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Plan horren zati gisa, 410 jangela sozial, 60 elikagai-banku eta Espainiako eta Portugalgo beste erakunde sozial eta ongintza-erakunde batzuekin lankidetzan ere ari da, eta egunero ematen dizkie elikagaiak. 2022ko lehen seihilekoan, konpainiak 10.800 tona elikagai eman dizkie erakunde horiei guztiei; haietatik ia 2.600 tona Katalunian eman ditu. Lagundu ohi dituen gizarte-erakundeei eta ongintza-elkarteei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea erabaki zuen, eta, harrezkero, kantitate horiek handituz joan dira.

Gainera, konpainiak janaria alferrik ez galtzeko zenbait estrategia erabiltzen ditu, eta hainbat ekimenetan parte hartzen du giza baliabideak eta baliabide logistikoak eskainiz, hala nola Bilketa Handian eta Kilo-bilketetan.

Gurutze Gorriak Erantzun plana

Pandemiaren, klima-aldaketaren eta Ukrainako gatazkak utzitako krisiaren aurreko erantzuna da. Lehen fase batean, Kataluniako 10.328 pertsonari (2.582 etxebizitza) lagunduko zaie —Espainian 100.000 pertsona (25.000 etxe)—, 12 hilabeteko hasierako epean.

Katalunian, Gurutze Gorriak milioi bat euro bideratuko ditu krisiari erantzun zuzen, berehalako eta hurbila emateko.

IDESCATen azken datuen arabera (2022ko uztaila), Kataluniako biztanleriaren % 25,9 pobrezia-arriskuan edo gizarte-bazterketako arriskuan dago.

Hacendado zereal-paketeen entrega Kataluniako Gurutze GorriariHacendado zereal-paketeen entrega Kataluniako Gurutze Gorriari.

Goiburuko irudia: Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak elikagai-entregan.