Mercadonaren elikagai-dohaintza

Mercadonak 6.500 kilo produktu eman dizkio Almeriako Eli-kagai Bankuari

2018ko azaroaren 26a
  • Modu horretan, 2013tik erakunde horrekin duen hitzarmena indartu du Mercadonak.
  • Aurten ere, supermerkatu-kateak azaroaren amaierako Bilketa Handian parte hartuko du, bere saltokien bidez.

Mercadona supermerkatu-konpainiak, Almeriako Elikagai Bankuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, 6.500 kilo eman ditu oinarrizko produktuetan, Elikagai Bankuarekin diharduten ongintzako erakundeen bidez behartsuenen artean banatzeko.

Mercadonak, gainera, Elikagai Bankuak urtean zehar supermerkatuetan antolatzen dituen Kilo-bilketen antolaketan parte hartzen du, bai eta azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egingo den Bilketa Handian ere.

Almeriako Elikagai Bankuko lehendakari Juan Azorínek esker oneko hitzak izan ditu Mercadonarentzat: "Almeriako Elikagai Bankuak eskerrak ematen dizkie zuen supermerkatuei, Bilketa Handian eta behar izan zaituztegun fase guztietan emandako laguntzarengatik. Jasotako dohaintzarengatik eskerrak ematen dizkizuegu. Dagoeneko hasi gara banatzen behar handiena dutenen artean. Bihotz-bihotzez, Elikagai-banku osoa".

Bestalde, azpimarratu behar da konpainiak gizarte-ekintzako planaren garapenarekin jarraitzen duela, Almeriako zenbait gizarte-entitate eta instituziori laguntza eskainiz; besteak beste, sei jantoki sozial hauekin dihardu egunero premiazko produktuak banatzen: Almeria hiriburuan, La Milagrosa, Nazaret etxeko Jesusen Bihotza Erakunde Ongilea eta Santa Teresa Jorneten Adindun Babesgabeen Senidetxoen etxea; Níjarren, Nuevo Rumbo; Vícarren, Noesso; eta Huércal-Overan, Adindun Babesgabeen Senidetxoen Ntra. Sra. del Río etxea.

Dohaintzak egunero egiten dira, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu egunero produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen, gero, han otorduak presta ditzaten.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.