Nafarroako AGBdun zainzuriak zelaian

Mercadonak 6.000 kilo zainzuri erosi ditu, Nafarroa Agb-koak, aurreko kanpainan baino % 50 gehiago

2018ko apirilaren 30a
  • Nafarroa AGBko zainzuria salgai dago Mercadonaren Nafarroako, Errioxako eta Arabako dendetan.
  • Azken hiru urteetan, Nafarroa AGBko 11.800 kilo zainzuri erosi ditu Mercadonak.

Mercadonak produktu freskoen alde —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde— egiten du, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak 6.000 kilo zainzuri, Nafarroa AGBkoak, erosi ditu kanpaina honetan. Apirilean hasi zen kanpaina, eta ekainaren hasieran bukatuko da. % 50eko hazkundea izan du, aurreko kanpainarekin alderatuta.

Hala, azken bost urteetan, Nafarroa AGBko 11.800 kilo zainzuri erosi ditu Mercaconak. Produktu horren erosketa pixkana hazi da, Nafarroan izan duen hazkundearekin batera.

Zainzuriaren kalitatea hain izan da handia, ezen, Mercadonaren Nafarroako dendetan ez ezik, Errioxan eta Araban ere salgai baitago.

Mercadonak hurbileko fruta eta barazkien alde egiten du, eta, apustu horren ondorioz, kanpaina honetan bertan milioi bat kilo Tuterako alkatxofa erosi ditu, eta, 2017an Nafarroan, beste produktu fresko batzuen artean, 4,3 milioi kilo tipula erosi zituen, 2,5 milioi kilo endibia, 1,3 milioi Batavia uraza eta 13.000 bildots baino gehiago.

Horrek guztiak erakusten du nolako garrantzia ematen dion Mercadonak lehen sektorearekin lankidetzan jarduteari elikagaien kate jasangarri bat lortzeko ahaleginean. Horregatik, hitzarmen egonkorrak ditu 8.600 nekazari, 5.200 abeltzain eta 12.000 arrantzale baino gehiagorekin.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak 11 denda ditu Nafarroan: hiru Iruñean (Gipuzkoa etorbidean, Sanduzelaiko etorbidean eta Antso Azkarraren etorbidean) eta bana Antsoainen, Arangurenen, Barañainen, Burlatan, Eguesibarren, Lizarran, Tafallan eta Tuteran bertan (hangoa da alkatxofa). Denda guztietako langileak batuta, 574 dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute.

Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 714 enpresa txiki eta ertainekin, eta 394 milioi euroren erosketak egin dizkie 2017an hornitzaile nafarrei; iaz baino % 45 gehiago. Halaber, bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin batera, 24,5 milioi euro inbertitu ditu Nafarroan.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, premiazko produktuen 208 tona baino gehiago eman ditu doan, lankidetzan jardunez Nafarroako Elikagai Bankuarekin, Ilundain Haritz Berri fundazioarekin, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoekin, Paris 365 jangela solidarioarekin eta Lizarrako Tailer Eskolarekin.