Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintzaren une batean

Mercadonak 6.000 kilo lekale egosi baino gehiago eman dizkio Kataluniako Gurutze Gorriari

2021ko abenduaren 13a
  • Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako 156 gizarte-erakunderekin eta ongintza-erakunderekin lankidetzan aritzen da egunero, eta katearen Kataluniako 251 supermerkatuek hartzen dute parte.
  • Urtarriletik azarora bitartean, konpainiak 4,7 milioi kilo premiazko produktu baino gehiago eman dizkie Kataluniako gizarte-erakundeei. 2020an 3 milioi kilo baino gehiago eman zizkien.
  • COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, konpromiso solidarioa indartu du, eta dohaintzak handitzen jarraitzen du.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 6.041 kilo garbantzu egosi (570 gramoko 10.640 potoren baliokidea) eman dizkio Kataluniako Gurutze Gorriari.

Orain Gurutze Gorriari egindakoa pandemiaren ondorioz Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi supermerkatu-katea egiten ari zaizkien dohaintzetako bat da. Guztira, urtarrilaren 1etik azaroaren 30era arte, 4.738.000 kilo eman ditu elikagaitan (lehorrak zein freskoak) eta norberaren garbitasuneko produktutan. 2020an, ohiko dohaintzak bikoiztu, eta 3 milioi kilo baino gehiago (3.046.000 zehazki) eman zizkien.

Mercadonak egunero laguntzen die lurralde osoko 156 gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi, hala nola Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako lau elikagai-bankuei eta haien erakunde laguntzaileei, Kataluniako Gurutze Gorriari eta elikagaiak ez diren produktuen La Nau bankuari, besteak beste. Erakunde guztietatik, 98 Bartzelona eskualdekoak dira, 27 Tarragonakoak, 22 Gironakoak eta 9 Lleidakoak. Gainera, handituz joan da, pixkanaka, saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuen dohaintzak egiten dituzten supermerkatuen kopurua, eta, duela urtebete baino lehenagotik, kateak Katalunian dituen denda guztiek parte hartzen dute (251, guztira).

Aurten orain arte emandako 4,7 milioi kiloetatik, 3 baino gehiago Bartzelonako eskualdeetako gizarte-erakundeen artean banatu dira, 850 Tarragonakoetan, eta 505 eta 249 tona bideratu dira Gironako eta Lleidako eskualdeetara, hurrenez hurren.

Urte-hasieratik hona, premiazko produktuen zenbait dohaintza egin dizkio jada konpainiak Kataluniako Gurutze Gorriari. Ildo horretatik, Kataluniako Gurutze Gorriko presidenteak, Josep Quitetek, hau adierazi du: "COVID-19aren pandemian modu jarraitu eta etengabean elikagai-dohaintzak egitea[I.1]  ezinbestekoa izan da osasun-, gizarte- eta ekonomia-krisiak eragindako familien ahultasun-egoeraren aurka borrokatzeko, baina, orobat, konpromiso sendo bat ere bada, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuetan lehena lortzeko".

Bestalde, Mercadonaren Kataluniako Kanpo Harremanetarako zuzendariak, Bernat Moralesek, azpimarratu du "lan handia” egiten ari direla “Gurutze Gorria eta Kataluniako gainerako gizarte-erakundeak eta ongintzako erakundeak”. Eta hau gehitu du: "Urtarriletik azarora bitartean, 4,7 milioi kilo baino gehiago eman ditugu jada elikagaitan eta norberaren garbitasunerako produktutan, 2020an emandakoa (3.000 milioi kilo) baino askoz gehiago; gainera, urte hartan bikoiztu egin ziren dohaintzak. Horrek, konpainiarentzat, esan nahi du bete ditugula premiarik handiena duten pertsonen eskaerei ahal den neurrian erantzuteko elkartasuneko eta erantzukizun sozialeko helburuak, eta pozgarria da hori konpainiarentzat”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Mercadonak Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez, eta haiek elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartzen du. 2020an, konpainiak 17.000 tona elikagai eman zizkien erakunde horiei guztiei; haietatik 3.000 tona baino gehiago Katalunian eman zituen. Lagundu ohi dituen gizarte-erakundeei eta ongintza-erakundeei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea erabaki zuen, eta, harrezkero, kantitate horiek handituz joan dira.

Katalunian, Bartzelonako, Tarragonako, Lleidako eta Gironako 156 gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi egunero elikagaiak ematen dizkie, eta katearen lurraldeko 251 supermerkatuek hartzen dute parte.

Gurutze Gorriaren erantzun osoa eta koordinatua

2020ko martxoan pandemia hasi zenetik 2021eko abendura arte, “Gurutze Gorriak ERANTZUTEN du koronabirusaren aurrean” planak laguntza humanitarioa eman die 601.396 pertsonari baino gehiagori, premiazko laguntza humanitarioa jaso baitute: elikagaiak eta oinarrizko beste produktu batzuk. Plan horren bidez, 4,5 milioi kilo elikagai baino gehiago (4.775.850 kg), oinarrizko laguntzarako 111.309 kit eta aurrez ordaintzeko 72.773 txartel banatu dira.

Ekintza humanitario horiek aurrera ateratzeko, 6.000 pertsona baino gehiago aritu dira boluntario gisa pandemian.

Krisi honetan, 420 enpresa-lankidetza lortu dira, bai produktu-dohaintzaren bidez, bai ekarpen ekonomikoak eginez, bai beste mota batzuetako lankidetzak lortuz, hala nola espazioak, ibilgailuak edo industria-makinak lagatzea.

Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintzaren une batean

Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintzaren une batean.

Mercadonaren produktuak Kataluniako Gurutze Gorriari ematen

Mercadonaren produktuak Kataluniako Gurutze Gorriari ematen.