Premiazko produktuen dohaintza Arabako Elikagai Bankuari

Mercadonak 56.000 kilo baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan Arabako ongintzako erakundeei

2020ko maiatzaren 05a
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Gaur, 24.318 kilo lekale, arroz, pasta eta esne eman dizkio Arabako Elikagai Bankuari.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, 56.484 kilo produktu eman dizkie premiazko produktutan (lekaleak, arroza, pasta, esnea, produktu freskoak, plater prestatuak...) Arabako erakunde sozialei, hala nola Elikagai Bankuari eta Babesgabetuen Andra Mariaren jantoki sozialari.

Konpainiak 24.318 kilo lekale, arroz, pasta eta esne eman dizkio gaur Arabako Elikagai Bankuari. Martxoaren amaieran, 7.816 litro esne eman zizkion; beraz, guztira, 32.000 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan.

Dohaintza hori gehitzen zaio Arabako Elikagai Bankuari egunero egiten zaionari (azken aste hauetan, Gurutze Gorriak jaso du dohaintza Mercadonaren supermerkatuetan, COVID-19ak eragin duen egoeraren ondorioz) eta Gasteizko Babesgabetuen Andra Mariaren jantoki sozialari egiten zaionari. Martxoaren 27tik, 24.350 kilo izan dira guztira emandakoak.

Mercadonak, hala, Arabako Elikagai Bankuak egindako deiari erantzun dio, eta sendotu egin ditu premiazko produktuen dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezi honetan. Behar handiena duten herritarren eskaerei erantzutea eta, ahal den neurrian, egoera arintzen laguntzea da helburua.

Arabako Elikagai Bankuko presidente Daniel Fernándezek adierazi duenez, “egungo egoerak larriagotu egin du zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona askoren beharra, eta, horren ondorioz, egunero artatzen genituen familiez gain, familia behartsu gero eta gehiago artatzen ditugu gaur egun, eta orain inoiz baino gehiago behar dugu laguntza eta elkartasuna. Edozein ekarpen, dela elikagaiena, zerbitzuena edo diruarena, lagungarria izango zaigu muturreko egoeretan dauden pertsonei laguntzeko”.

Bestalde, Miryam Oca Arabako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako arduradunak Elikagai Bankuari elikagaiak ematean nabarmendu egin du “Arabako erakunde sozialak egiten ari diren lan bikaina”, eta hau gehitu du: “Aste hauetan 56.000 kilo elikagai baino gehiago ematea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan behar handiena dutenen premiei erantzuten laguntzeko egin nahi izan dugun ekarpen txiki bat izan da”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Arabako Elikagai Bankuarekin elkarlanean aritzeaz gain, zenbait produktu ematen dizkio supermerkatu-kateak Gasteizko Babesgabetuen Andra Mariaren jantoki sozialari. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen dira produktuak, boluntarioek, gero, lurraldean baliabide gutxi dituztenei banatu diezaieten, eta, era berean, eguneko otorduak presta daitezen Gasteizko jantoki sozialean.

2020ko urtarrilaren 1etik gaur arte, konpainiak 116 tona elikagai baino gehiago eman dizkie Arabako erakunde sozialei.

Premiazko produktuen dohaintza Arabako Elikagai BankuariPremiazko produktuen dohaintza Arabako Elikagai Bankuari.

José Andrés Gabilondo (Arabako Elikagai Bankua) eta Miryam Oca (Mercadona) elikagai-entreganJosé Andrés Gabilondo (Arabako Elikagai Bankua) eta Miryam Oca (Mercadona) elikagai-entregan.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta