Mercadonaren denda baten fatxada

Mercadonak 5.500 litro esne eman dizkio Errioxako Elikagaien Bankuari

2019ko irailaren 06a
  • Supermerkatu-kateak 96.000 kilo premiazko produktu banatu ditu 2018an Errioxan.

Mercadonak 5.500 litro esne eman dizkio Errioxako Elikagaien Bankuari Hala, berritu egin da bi erakundeek zuten lankidetza-hitzarmena, zeinaren bitartez, azken zazpi urteotan, Mercadonak 31.000 kilo baino gehiago eman baitizkio premiazko produktuetan Errioxako Elikagaien Bankuari. Beste zenbait laguntza emateaz gain, premiazko produktuak banatzen ditu egunero Mercadonak, eta Errioxako Elikagaien Bankuak jakiak biltzeko antolatzen dituen kanpainetan ere parte hartzen du, hitzarmenari jarraikiz.

Produktuak ematean, han izan dira José Manuel Pascual-Salcedo, Errioxako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Errioxako zuzendaria. Flandesek nabarmendu duenez, “Mercadonak Errioxan duen enpresa-erantzukizunen oinarri nagusietako bat Elikagai Bankua da, zeinak lan handia egiten baitu gehien behar dutenei laguntzen”. Pascual-Salcedok, bestalde, eskerrak eman dizkio Mercadonari, “egunero Errioxako gizartean gehien behar dutenei laguntzeagatik, gure erakundearen bidez. Gainera, gaur 5.500 litro esne eman ditu; hain zuzen ere, produktu hori falta genuen gure biltegietan”. 

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Errioxako Elikagaien Bankuari ez ezik, Logroñoko Cocina Económica jantoki sozialari ere laguntzen dio, egunero, premiazko produktuak emanez. Lankidetza horiei esker, 96.000 kilo elikagai banatu genituen Errioxan iaz.

José Manuel Pascual-Salcedo, Errioxako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Errioxako zuzendariaJosé Manuel Pascual-Salcedo, Errioxako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Errioxako zuzendaria.

Mercadona Errioxan

Mercadonak 9 denda ditu Errioxan (6 Logroñon eta bana Alfaron, Arnedon, Calahorran eta Haron), eta 506 langile, kalitateko enplegu egonkorrarekin. Harreman komertzialak ditu Errioxako 805 enpresa txiki eta ertainekin, eta 377 milioi euroren erosketak egin dizkie 2018an hornitzaile errioxarrei, iaz baino % 5 gehiago.

Errioxako Elikagaien Bankua

Errioxako Elikagaien Bankua ongintzako fundazio sozial, akonfesional eta irabazi-asmorik gabea da, eta Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioan (FESBAL) eta Europakoan (FEBA) sartua dago. Errioxako boluntario-talde batek osatzen du Bankua, eta elikadura-enpresetako elikagai-soberakinak eta partikularren dohaintzak biltzen ditu, eta Errioxako behartsuei banatzen. 2018an, guztira 1.369.484 kilo elikagai banatu zizkieten 10.160 onuraduni, 102 erakunde laguntzaileren bitartez. Bigarren lan-ildoa elikagaiei ahalik eta probetxu gehien ateratzea da.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboan integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz, eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.