Mercadonaren supermerkatuko fatxada

Mercadonak 5.200 kilo premiazko elikagai eman dizkio Ceutako Elikagai Bankuari

2020ko maiatzaren 19a
  • Konpainiak sendotu egin du erakundearekiko lankidetza, eta premiazko produktuak eman dizkio, hala nola esnea eta esnekiak.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, urte-hasieraz geroztik, 37 tona produktu eta elikagai eman dizkie Elikagai Bankuari eta Cruz Blanca Fundazioari.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretatik, konpainiak, beste dohaintza baten bidez, 5.212 kilo premiazko produktu eman dizkio Ceutako Elikagai Bankuari. Kopuru hori azken asteetan erakundeari egin dizkion ekarpenei gehitzen zaie.

Behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromisoan, konpainiak Hiri Autonomoan dohaintzak egiteko prozesua indartu du hala, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakundeen hornidura bermatzeko. Hala, urte-hasieraz geroztik 37.000 kilo elikagai baino gehiago banatu ditu Ceutan; horietatik, 20.400 kilo baino gehiago Elikagai Bankura bidali ditu. Konpainiak, gainera, beste dohaintza batzuk egiten dizkio egunero Hermanos de la Cruz Blanca jantokiari.

Rafa Piñero Ceutako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: "Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko. Espero dugu dohaintza hauek helburu hori betetzen lagunduko dutela".

Bestalde, Pedro Mariscal Ceutako Elikagai Bankuko lehendakariak esker ona adierazi dio Mercadonari "urte-hasieraz geroztik eta, bereziki azken asteetan, egin dituen dohaintzengatik; izan ere, aukera ematen digute une zail hauetan egoera ahulenean dauden taldeei arreta eskaintzen jarraitzeko". Mariscalek zera gogorarazi du: "bizitzen dihardugun osasun- eta ekonomia-krisia ikusirik, dohaintzak indartu behar izan ditugu, eta, horregatik, Mercadonaren eta beste enpresa eta partikular batzuen laguntza ezinbestekoa da egoerak ukitu dituen familiek une honetan eskatzen diguten laguntza emateko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.900 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 4.674 Espainian, eta 210 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonako eta Ceutako Elikagai Bankuko langileak, elikagai-dohaintzanMercadonako eta Ceutako Elikagai Bankuko langileak, elikagai-dohaintzan.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta