Alba Pérez, Granadako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendaria, produktuak emateko ekitaldian

Mercadonak 5.000 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Granadako Elikagai Bankuari

2023ko urtarrilaren 03a
  • Konpainiak indartu egin du Granadako Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, dilistak, garbantzuak eta babarrunak emanez. Gizarte-ekimen ugari egiten ditu Mercadonak, eta haietako bat da hau.
  • Azaroaren amaieran (eskuragarri dagoen azken datua), konpainiak 614 tona elikagai eman zituen probintzian, hau da, 10.233 erosketa-orga betetzeko beste.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere dohaintza-prozesua sendotzen jarraitzen du, eta 5.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Granadako Elikagai Bankuari. Zehazki, dilistak, garbantzuak eta babarrunak eman dizkio.

Alba Pérez konpainiaren Granadako Kanpo Harremanetako zuzendariak nabarmendu duenez, “Mercadonak kolektibo behartsuenetara iristeko hainbat gizarte-ekimen egiten ditu; besteak beste, dohaintzak. Elikagai-bankuarekin elkarlanean aritzeaz gain, egunero dohaintzak egiten dizkiegu Granada probintziako 14 gizarte-erakunderi”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 450 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz. 2021ean, konpainiak 20.600 tona elikagai eman zizkien erakunde horiei guztiei; 2020an baino % 21 gehiago.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek..

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Alba Pérez, Granadako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendaria, produktuak emateko ekitaldianAlba Pérez, Granadako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendaria, produktuak emateko ekitaldian.