Mercadonak Toledoko Cáritasi egindako produktu-entrega

Mercadonak 5 tona baino gehiago eman dizkio premiazko produktuetan Toledoko Cáritasi

2020ko uztailaren 31
  • Konpainiak lankidetza sendotzen jarraitzen du Toledoko probintziako erakunde sozialekin, hala nola Toledoko Cáritasekin, premiazko produktuak emanez; kasu honetan, esnea eta urdaitegiko produktu xerratuak.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, eta bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honek sortutako beharrei erantzun die.
  • Konpainiak, orain arte, 186 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Gaztela-Mantxako zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 250 tona premiazko elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, bere Eredu Arduratsua sendotzen jarraitzen du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, bere dohaintza-prozesua sendotu du erkidegoko erakunde sozialekin, neurri berriak ezarriz pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Natalia Castrillo Toledoko probintziako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Gaztela-Mantxako elikagai-bankuekin eta erakunde sozialekin —2019an, 250 tona elikagai eman zituen Gaztela-Mantxan—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Marisa Martínez Toledoko Elizbarrutiko Cáritasen ‘Virgen del Sagrario’ banaketa-zentroko koordinatzaileak eskerrak eman dizkio Mercadonari egin duen beste dohaintza honengatik: “egungo krisi ekonomiko larria pairatzen ari diren Toledoko artxidiozesiko familia askori lagunduko die”.  Era berean, hau adierazi du: “opor-garaian egonik ere, karitateak ez du oporrik, ez da ixten, gure anai-arreba zaurgarrienei adi egon behar baitugu beti: etxerik gabeko pertsonak, etorkinak, indarkeriaren biktimak, egoera zailetan dauden emakumeak edo etxebizitzarik eta lanik ez duten familiak”. 

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 270 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 8.918 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 8.518 Espainian, eta 400 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Mercadonak Toledoko Cáritasi egindako produktu-entregaMercadonak Toledoko Cáritasi egindako produktu-entrega.

Logo EAktibatu