Gipuzkoako Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematen

Mercadonak 49.000 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Gipuzkoako Elikagai Bankuari

2020ko maiatzaren 06a
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Gaur, 24.318 kilo lekale, arroz, pasta eta esne eman dizkio Gipuzkoako Elikagai Bankuari.
  • Guztira, martxoaren 30etik gaur arte, konpainiak 154 tona baino gehiago eman dizkie oinarrizko elikagaitan Euskadiko zenbait erakunde soziali.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, 49.115 kilo produktu eman dizkio premiazko produktutan (lekaleak, arroza, pasta eta esnea, produktu freskoak...) Gipuzkoako Elikagai Bankuari.

Konpainiak 24.318 kilo lekale, arroz, pasta eta esne eman dizkio (30 palet) gaur Gipuzkoako Elikagai Bankuari. Dohaintza hori apirilaren amaieran egindakoari gehitzen zaio; 2.915 litro esne eman zizkion orduan (5 palet). Dohaintza horiek Gipuzkoako Elikagai Bankuari egunero egiten zaizkionei gehitzen zaizkie (azken aste hauetan, Gipuzkoako Gurutze Gorriak jaso du dohaintza Mercadonaren supermerkatuetan, COVID-19ak eragin duen egoeraren ondorioz). Martxoaren 30etik, 21.882 kilo izan dira guztira emandakoak. 

Hala, Mercadonak bat egin du Gipuzkoako Elikagai Bankuak egindako deiarekin, eta sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, egoera honetan behar handiena duten herritarren eskaerei, ahal duen neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko.

Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidente Jose Manuel Pinedak adierazi duenez, “Mercadonaren laguntza, dohaintza moduan, bikaina da bai pandemiaren aurretik, bai pandemian eta ziur nago baita pandemiaren ondoren ere; txapela eranzteko modukoa”.

Bestalde, Miryam Oca Gipuzkoako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako arduradunak eskertu egin du “Gipuzkoako erakunde sozialak egiten ari diren lan bikaina”, eta hau gehitu du: “Aste hauetan 49.000 kilo elikagai baino gehiago ematea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan behar handiena dutenen premiei erantzuten laguntzeko egin nahi izan dugun ekarpen txiki bat izan da”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako elikagai-bankuekin elkarlanean aritzeaz gain, zenbait produktu ematen dizkie supermerkatu-kateak Gasteizko Babesgabetuen jantoki sozialari eta Euskadiko Gurutze Gorriari. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, eta entregak kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan egiten dira.

Guztira, martxoaren 30etik gaur arte, konpainiak 154 tona oinarrizko elikagai eman dizkie Euskadiko erakunde sozial horiei.

Gipuzkoako Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematenGipuzkoako Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematen.

Gipuzkoako Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematenGipuzkoako Elikagai Bankuari Mercadonaren elikagaiak ematen.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta