Mercadonaren elikagai-dohaintza

Mercadonak 4.700 kilo produktu eman dizkio Cádizko Elika-gaien Bankuari

2018ko azaroaren 08a
  • Modu horretan, 2013tik erakunde horrekin duen hitzarmena indartu du Mercadonak.
  • Aurten ere, supermerkatu-kateak azaroaren amaierako Bilketa Handian parte hartuko du, bere saltokien bidez.

Mercadona supermerkatu-konpainiak, Cádizko Elikagaien Bankuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, 4.709 kilo eman ditu oinarrizko produktuetan, Elikagaien Bankuarekin diharduten ongintzako erakundeen bidez behartsuenen artean banatzeko.

Mercadonak, gainera, Elikagaien Bankuak urtean zehar supermerkatuetan antolatzen dituen Kilo-bilketen antolaketan parte hartzen du, bai eta azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean egingo den Bilketa Handian ere.

Cádizko Elikagaien Bankuko lehendakari Salud Gonzálezek esker oneko hitzak izan ditu Mercadonarentzat: "Zergati sozialen alde lanean segitzera eta gizarte justuago bat eraikitzera animatzen gaituzte honelako ekintzek. Zuen elikagai-dohaintzak eta Kilo-bilketarako eta Bilketa Handirako sinatutako lankidetza-hitzarmenak gure lana egiten segitzeko aukera ematen digute".

Bestalde, azpimarratu behar da konpainiak gizarte-ekintzako planaren garapenarekin jarraitzen duela, Cádizko zenbait gizarte-entitate eta instituziori laguntza eskainiz; besteak beste, bost jantoki sozial hauekin dihardu egunero premiazko produktuak  banatzen: Virgen Poderosa, Cádiz hiriburuan; Padre Cruceyra, Algecirasen; eta beste hiru, supermerkatuaren laguntza jasotzen hasi berri direnak: Amigas al Sur, Cádiz hiriburuan; Nuevo Ciclo, Jerez de la Fronteran; eta  Nuevo Hogar Betania, La Línea de la Concepciónen.

Dohaintzak egunero egiten dira, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu egunero produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Mercadona Cádizko probintzian

Mercadonak 50 supermerkatu ditu Cádizko probintzian, eta 2.480 langile lanpostu egonkor eta kalitatekoarekin; izan ere, 105 lanpostu finko sortu zituen 2017an. Konpainiak 23 milioi euro inbertitu zituen iaz Cádizko saltokien sarean, eta hornitzaileei egindako erosketak 262 milioi eurora artekoak izan ziren.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da besteak beste Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.