Badajozko Elikagai Bankuko eta Mercadonako arduradunak produktu-entregan

Mercadonak 4.500 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko elikagaitan Badajozko Elikagai Bankua Fundazioari

2021ko abuztuaren 05a
  • Konpainiak sendotu egin du Badajozko Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, premiazko produktuak emanez, hala nola arroza, lekaleak edo kakao disolbagarria.
  • 2021a hasiz geroztik, konpainiak 87 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan eskualdeko erakunde sozialei.
  • Mercadonak lankidetzan dihardu erkidegoko 5 jantoki sozialekin, Badajoz eta Cáceresko Elikagai Bankuekin eta eskualdeko beste erakunde sozial batzuekin.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian, eta 4.500 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko elikagaitan Badajozko Elikagai Bankua Fundazioari, gehien behar dutenei laguntzeko.

Maribel Martín-Romo Mercadonaren Extremadurako Kanpo Harremanetarako Zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du eskualdeko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzutea.

Bestalde, Carmela de Lope Badajozko Elikagai Bankua Fundazioko gerenteak eskerrak eman ditu, hilero artatzen dituzten 15.000 onuradunen izenean, Mercadonaren konpromiso eta eskuzabaltasunagatik. “Fundazioarentzat oso lagungarria da Mercadonaren etengabeko eskuzabaltasuna. Azken dohaintzari esker, errazago aseko ditugu premiarik oinarrizkoenak hilez hileko gure hurrengo jardunean”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika optimizatzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Badajozko Elikagai Bankuko eta Mercadonako arduradunak produktu-entreganBadajozko Elikagai Bankuko eta Mercadonako arduradunak produktu-entregan.