Murtziako Eskualdeko Elikagai Bankuaren eta Mercadonaren ordezkariak dohaintzaren unean

Mercadonak 44.000 esku-xaboi eman dizkio Murtziako Elikagai Bankuari

2021ko urriaren 01a
  • Konpainiak 276 tona produktu baino gehiago banatu zituen 2020an Murtziako erakunde sozialen artean, 4.600 erosketa-orga betetzeko beste.
  • Mercadonak eskualdeko 4 jantoki sozialekin eta ongintzako beste erakunde batzuekin dihardu lankidetzan.
  • Urte-hasieraz geroztik, konpainiak 196 tona produktu eman dizkie Murtziako Eskualdeko zenbait erakunderi, 3.270 erosketa-orga baino gehiago betetzeko beste.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak eskuetarako xaboi likidoaren 44.000 ale baino gehiago eman dizkio Murtziako Elikagai Bankuari, zeinak banatuko baititu eskualdeko erakunde sozialen artean. Urte-hasieraz geroztik, konpainiak 196 tona premiazko produktu baino gehiago eman ditu, 3.270 erosketa-orga baino gehiago betetzeko beste.

2020an, konpainiak 276 tona produktu eman zizkien Murtziako Eskualdeko jantoki sozialei eta beste erakunde batzuei, 4.600 erosketa-orga betetzeko beste. Zehazki, Murtziako Jesús Abandonado jantoki sozialari, Alcantarillako Beata Piedad de la Cruz-i eta Cartagenako Hospitalidad Santa Teresaren eta Cáritasen jantoki sozialei. Lankidetza horien artean, zenbait ongintza-erakunderi egindako dohaintzak ere aipatu behar dira; adibidez, lurraldeko beste erakunde eta lokalen artean, Murtziako Elikagai Bankuari eta Cáritasi egindakoak.

José García Murtziako Elikagai Bankuko presidenteak hau esan du: “Mercadona duela zenbait urte hasi zen gurekin lanean, eta gure erakundearekin eta Murtziako Eskualdeko beste batzuekin duen konpromiso sozial handia azpimarratu nahi dugu”. Ana Belén Martínez Murtziako Eskualdeko Kanpo Harremanetarako zuzendariak, berriz, zera azpimarratu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun eskualdeko erakunde eta jantoki sozialekin”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoa du, hori baita arrakasta ulertzeko konpainiak duen modua. Jasangarria eta interes-talde guztiekin arduratsua izatea du helburu, eta ekintzen bidez frogatzea bere balioak eta gizartearekiko duen konpromiso ezaguna.  Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak arduraz kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Azken zazpi hilabeteetan, Mercadonak 6.25 Denda eredura egokitu ditu Espainian eta Portugalen dituen dendak, eta kate osora zabalduko du aurten eredu hori. Murtziako Eskualdean dituen 63 supermerkatuetan ezarrita dago dagoeneko eredu hori. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Murtziako Eskualdeko Elikagai Bankuaren eta Mercadonaren ordezkariak dohaintzaren uneanMurtziako Eskualdeko Elikagai Bankuaren eta Mercadonaren ordezkariak dohaintzaren unean.