Mercadonaren produktuen entrega Errioxan

Mercadonak 43.750 kilo produktu eman dizkie premiazko produktutan Errioxako elikagai-bankuari eta jantoki sozialei

2020ko apirilaren 27a
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Gaur, 24.330 kilo lekale, arroz, pasta eta esne eman dizkio Errioxako Elikagai Bankuari.
  • Hilabetean, konpainiak guztira 19.420 kilo produktu eman dizkie laguntza ematen dien jantoki sozialei.

Mercadonak —supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia— 43.750 kilo produktu (54 palet) eman dizkie premiazko produktutan (lekaleak, arroza, pasta, esnea, produktu freskoak, plater prestatuak...) lagundu ohi dituen Errioxako Elikagai Bankuari eta bi jantoki soziali.

Konpainiak 24.330 kilo lekale, arroz, pasta eta esne eman dizkio gaur Errioxako Elikagai Bankuari. Dohaintza horrek bat egiten du lankidetzan diharduen Errioxako bi jantoki soziali egunero egiten dizkion dohaintzekin. Martxoaren 27az geroztik, 19.420 kilo eman dizkie.

Hala, Mercadonak bat egin du Errioxako Elikagai Bankuak egindako deiarekin, eta sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, egoera honetan behar handiena duten herritarren eskaerei, ahal duen neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko.

Errioxako Elikagai Bankuko lehendakari José Manuel Pascual Salcedok hau adierazi du: "Berriro ere eskerrak eman behar dizkiogu Mercadonari dohaintza honegatik, zeina urtean zehar egindakoei batzen baitzaio, eta baita bere dendetan egiten ditugun kilo-bilketetan edo urteko Bilketa Handian parte hartzeagatik ere. Izugarri pozten gaitu, alarma-egoeran gauden honetan, berriro ere pauso bat aurrera eman izanak eta premiazko produktuak eman izanak, orain, ezinbestekoak baitira banaketarako izakinik gabe geratzen ari den biltegi batean. Bereziki pozten gaitu Mercadona gure ondoan izaten jarraitzeak, eta horrek esan nahi du Errioxako gizartearen ondoan dagoela, bere DNAren parte den zerbaiti leial izanik: erantzukizun sozial korporatiboari.

Bestalde, Imanol Flandes Errioxako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak eskertu egin du “Elikagai Bankua eta Errioxako gainerako ongintza-erakundeak egiten ari diren lan bikaina”, eta gehitu du: “Aste hauetan 43.000 kilo elikagai baino gehiago ematea gure ekarpen txiki bat da, bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan behar handiena dutenen premiei erantzuten laguntzeko”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Errioxako Elikagai Bankuarekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Errioxako bi jantoki soziali: Logroñoko Cocina Económica eta Adindun Babesgabeen Senidetxoek kudeatzen duten Calahorrako La Concepción egoitza. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

2020ko urtarrilaren 1etik gaur arte, konpainiak 92 tona elikagai eman dizkie Errioxako erakunde sozialei.

José Manuel Pascual Salcedo (Elikagai Bankua) eta Imanol Flandes (Mercadona) gaur egindako elikagai-entreganJosé Manuel Pascual Salcedo (Elikagai Bankua) eta Imanol Flandes (Mercadona) elikagai-entregan.

Premiazko produktuen dohaintza Errioxako Elikagai BankuariPremiazko produktuen dohaintza Errioxako Elikagai Bankuari.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta