Mercadonak premiazko elikagaiak eman dizkio Kantabriako Elikagai Bankuari

Mercadonak 4.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Kantabriako Elikagai Bankuari

2020ko maiatzaren 13a
  • Konpainiak indartu egin du Kantabriako Elikagai Bankuarekin duen lankidetza, premiazko produktuak emanez, hala nola zerealak, irina eta pixoihalak.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko
  • 2019an, konpainiak 44 tona premiazko elikagai eman zituen Kantabrian.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, bere dohaintza-prozesua indartu du Santanderko Cocina Económica erakundearekin, zeinarekin maiz jarduten baita elkarlanean, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Mercadonak 4.000 kilo elikagai eman zizkion atzo Kantabriako Elikagaien Bankuari; aurreko hilean emandako 3.500 kilo elikagaiekin eta oraingoekin, indartu egin ditu 2014az geroztik Santanderko Cocina Económicari egunero egiten dizkion dohaintzak. Hala, lagundu egiten du bi erakunde horiek egiten ari diren lan paregabean, bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuten baitiete.

Noelia Iglesias Asturiasko eta Kantabriako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Kantabriako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 44 tona elikagai eman zituen Kantabrian—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan premiarik handiena duten eskaerei erantzuteko”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 2.565 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 2.450 Espainian, eta 115 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Mercadonak premiazko elikagaiak eman dizkio Kantabriako Elikagai BankuariMercadonak premiazko elikagaiak eman dizkio Kantabriako Elikagai Bankuari.

Mercadonaren elikagai-dohaintza Kantabriako Elikagai BankuariMercadonaren elikagai-dohaintza Kantabriako Elikagai Bankuari.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta