Mercadonaren elikagaien entrega

Mercadonak 4.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Federación Gallega de Bancos de Alimentos erakundeari

2018ko urriaren 30a
  • Modu horretan, 2012tik erakunde horrekin duen hitzarmena indartu du Mercadonak.
  • Mercadonak 773 tona elikagai baino gehiago eman zizkien 2017an Galiziako ongintzazko erakundeei eta jantoki sozialei.

Mercadonak premiazko produktuen 4 tona eman dizkio Federación Gallega de Bancos de Alimentos erakundeari; indartu egin da,horrela, bi erakundeek 2012az geroztik duten lankidetza-hitzarmena, zeinaren bidez premiazko produktuak eman baitizkio erakundeari azken 6 urteetan.

Mercadonak bere sare logistikoa erabili du produktuak Galiziako hiriburuko elikagai-bankuak Tambre industrialdean duen biltegira eramateko. Entrega egiteko unean, han izan dira José Pita federazioko ordezkaria eta Mariña Rivas Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Galiziako kudeatzailea. Pitak eskerrak eman dizkio Mercadonari, ", beharra dagoenean beti erantzun solidarioa emategatik, horrek laguntzen baitu indartsuago egiten Galizian behartsuenen alde lan egiten dugun erakundeon lana". Era berean, "erakundearen lan bikaina aintzatetsi du Rivasek, baliabide gutxien dituztenei egunero laguntzen baitie”.

Mercadonaren Gizarte Ekintza Galizian

Kolaborazio honekin, supermerkatu-kateak sendotu egin du Galiziako erakunde sozialekin duen lankidetza-programa, eta, era berean, sendotu egin du jarduten duen eremuko inguru sozialarekiko konpromisoa; izan ere, Federación Gallega de Bancos de Alimentos erakundeari egindako dohaintzez gain, Mercadonak premiazko elikagaiak ematen dizkie erkidego horretako ongintzazko beste erakunde batzuei ere, hala nola, Cáritasi, eta egunero eramaten du janaria Galiziako beste herri batzuetako 12 jantoki sozialetara. Ekintza solidario horien guztien bidez, Mercadonak 2017n 773 tona elikagai eman zizkien erkidegoko ongintzazko zenbait erakunderi eta jantoki soziali.

Mercadonaren Erantzukizun Soziala

Gizarte-ekintzako bere plana bultzatzen jarraitu du Mercadonak, zenbait erakunde soziali laguntza emanez, eta, hala, gizartean lan handia egiten lagundu die. Guztira, 9.600 tona elikagai eman ditu 2017an —aurreko urtean baino 3.100 tona gehiago—, zenbait ekimenetan parte hartuta.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, bere dendak horma-irudiekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte horma-irudi horiek.