Gurdi berri pilatuak, Mercadona supermerkatu batean.

Mercadonak 4.000 kg premiazko produktu eman dizkio Nafarroako Elikagaien Bankuari

2017ko uztailaren 24a
  • Supermerkatu-kateak 227,9 tona premiazko produktu eman dizkie erakunde batzuei 2016an, Nafarroan. 

Mercadonak 4.000 kg premiazko produktu eman dizkio Nafarroako Elikagaien Bankuari (NEB). Esnea, oliba- eta ekilore-olioa eta lekale egosiak izan dira, hain zuzen ere. Hala, berritu egin da bi erakundeek 2013az geroztik duten lankidetza-hitzarmena. Ordutik, 12.500 kilo premiazko produktu eman dizkio NEBi Mercadonak. Hitzarmen horren bidez, gainera, Nafarroako Mercadona supermerkatuek “Bilketa Handia” izeneko kanpainetan parte hartu dute. Bezeroek kanpaina horietan eman duten erantzun solidarioari esker, produktutan kilo gehiago pilatu ahal izan dira Mercadonak erakunde horiei emateko.

Produktuak ematean, han izan dira Gregorio Yoldi, Nafarroako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Nafarroako kudeatzailea. Flandesek nabarmendu du Mercadonak badakiela “NEB eta beste zenbait erakundek egiten duten lana ezinbestekoa” dela. “Hori dela eta, gure erantzukizun sozialaren parte da horrelako erakundeei etengabeko laguntza eskaintzea”. Yoldik, bere aldetik, eskerrak eman ditu donazioagatik; izan ere, “halakoei esker lortzen dugu gure elikagaiak jasotzen dituzten 30.000 nafar baino gehiago laguntzea”.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Nafarroako Elikagaien Bankuari ez ezik, Ilundain Haritz Berri Fundazioari, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoari eta Paris 365 jangela solidarioari ere laguntzen die, egunero, premiazko produktuak emanez. Lankidetza horiei guztiei esker, 227,9 tona elikagai eman genituen 2016an. Mercadonak 120 jangela sozial baino gehiagorekin eta 60 elikagai-bankurekin eta ongintzako erakunderekin dihardu lankidetzan, eta, 2016an, 6.500 elikagai tona eman zituen, hots, 108.000 erosketa-orga, gutxi gorabehera.

Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Nafarroako kudeatzailea, eta Gregorio Yoldi, Nafarroako Elikagaien Bankuko lehendakaria Imanol Flandes, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Nafarroako kudeatzailea, eta Gregorio Yoldi, Nafarroako Elikagaien Bankuko lehendakaria.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak apustu irmoa egin du Nafarroaren alde. Hamar denda ditu dagoeneko, eta 416 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Gainera, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 667 enpresa txiki eta ertainekin, eta 270 milioi euroren erosketak egin dizkie 2016an hornitzaile nafarrei, iaz baino % 25 gehiago. Mercadonaren nekazaritzako elikagaien hornitzaileen eta tokiko produktuen alde egindako apustuaren adibide batzuk: milioi bat kilo alkatxofa erosi dira, Tuterakoak —% 42ko hazi da erosketa, beraz, aurreko kanpainarekin alderatuta—; 4.000 kilo esparrago zuri ere erosi dira, Nafarroa AGBkoak; 4,2 milioi kilo tipula, bai eta 400.000 kilo baino gehiago piper gorri eta berde ere.

Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioari buruz

Nafarroako Elikagaien Bankua (NEB) ongintzako fundazio bat da, eta Espainiako Elikagaien Bankuen Federazioan (FESBAL) eta Europakoan sartua dago. 1996an sortu zen, eta haren helburua da gizarte-bazterkerian edo horretarako arriskuan dauden pertsonen elikadura-kondizioak hobetzea, integraziorako bidean aurrera egiteko, eta era berean, elikagaiak alferrik galtzea ekiditea. 2016an, NEBeko 194 boluntariok 4.035 tona elikagai banatu zituzten, Nafarroako 217 erakunde sozialen bidez. NEBek ia 33.317 erabiltzaile ditu, eta boluntarioen lan horri esker, 121 kilo eman zaizkio haietako bakoitzari.