Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Valladolideko ordezkariak, produktu-entregan

Mercadonak 4.000 basotxo arroz eta kinoa eman dizkio Valladolideko Gurutze Gorriari

2021ko urriaren 05a
  • Konpainiak sendotu egin du erakundearekiko lankidetza, eta premiazko produktuak eman dizkio, hala nola arroz prestatua eta kinoa basotxotan.
  • Mercadonak konpromisoa du eskualdeko zenbait gizarte- eta ongintza-erakunderekin, eta konpromiso horri eusten dio 38 jantoki soziali produktuak emanez egunero.
  • Mercadonak 1.437 tona elikagai banatu zituen iaz eskualdean, 24.000 erosketa-orga betetzeko beste; aurreko urtean baino % 35 gehiago.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretan, konpainiak 1.437 tona premiazko produktu baino gehiago banatu ditu 2020an eskualdeko hainbat erakunde sozialen artean, eta ia 4.000 basotxo arroz eta kinoa ontziratu eman dizkio Valladolideko Gurutze Gorriari bizi dugun egoera bereziki zail honetan behartsuenen beharrei erantzuteko. Produktuen entrega gaur egin da, Covaresa auzoko Miguel de Unamuno kaleko supermerkatuan.

Laura del Palaciok, Mercadonaren Valladolideko Kanpo Harremanetarako zuzendariak, hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Valladolideko eta probintziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan premiarik handiena duten eskaerei erantzuteko.

Bestalde, Valladolideko Gurutze Gorriak berriz ere eskertu du “Mercadonak pertsona ahulenen alde egiten duen lana eta duen konpromisoa. Azkeneko urtean, COVID-19aren pandemiak eragindako inpaktu ekonomikoaren ondorioz, janari-eskaera gehiago egin zaizkio Gurutze Gorriari”. Alde horretatik, enpresen ekarpena eta lankidetza funtsezkoa da, zeren eta, modu solidarioan, elikagai-premia oinarrizkoa estaltzen laguntzen baitute”.

Mercadonak 24.000 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen 2020an, aurreko urtean baino % 35 gehiago, 38 jantoki sozialekin baino gehiagorekin lankidetzan jardunez eta konpainiak presentzia duen eskualdeko Elikagai Bankuaren hainbat egoitzari, Gurutze Gorriari eta Elizbarrutiko Cáritasi lagunduz.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonaren konpromisoetako bat da Gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat, eta, horregatik, zenbait ekimen sozial jarri zituen martxan duela urte batzuk. Ekimen haietako bat da janariak banatzea. 2021eko lehen seihilekoan, 10.000 tona produktu bidali dizkie Mercadonak Espainia osoko eta dendak dituen Portugalgo eskualdeetako jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei; iaz garai berean baino % 30 gehiago.

Kantitate hori 160.000 erosketa-gurdi baino gehiagoren baliokidea da, eta, produktu horien bidez, konpainiak bi herrialdeetako 290 jantoki sozial baino gehiago, 60 elikagai-banku baino gehiago eta beste erakunde batzuk laguntzen ditu.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Valladolideko ordezkariak, produktu-entreganGurutze Gorriaren eta Mercadonaren Valladolideko ordezkariak, produktu-entregan.