Kanarietako erakunde sozialei Mercadonaren elikagaiak ematen

Mercadonak 39.200 kilo elikagai eman dizkie aste honetan Kanarietako erakunde sozialei

2020ko uztailaren 03a
  • Konpainiak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Aste honetan, 39.200 kilo urdaitegiko produktu (besteak beste, urdaiazpikoa, gazta, txorizoa eta mortadela) eman dizkie Tenerife, Las Palmas eta Lanzaroteko Elikagai Bankuei eta Las Palmaseko Gurutze Gorriari.
  • Urte-hasieratik, konpainiak 506.000 kilo produktu eta elikagai eman dizkie Kanarietako zenbait erakunde soziali.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak 39.200 kilo urdaitegiko produktu (besteak beste, urdaiazpikoa, gazta, txorizoa eta mortadela) eman dizkie Tenerife, Las Palmas eta Lanzaroteko Elikagai Bankuei eta Las Palmaseko Gurutze Gorriari.

Behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromisoan, konpainiak Kanarietako erakunde sozialekiko dohaintza-prozesua indartu du, COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezia dela eta. Urte-hasieratik, 506.000 kilo produktu eta elikagai eman dizkie Kanarietako zenbait erakunde sozialei; horietatik, 118.000 kilo Las Palmaseko eta Santa Cruzeko zortzi jantoki sozialei eman dizkie, haiekin elkarlanean aritzen baita Mercadona.

Santa Cruzeko Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendari Jorge Pérezek eskerrak eman zizkion Kanarietako erakunde sozialen eguneroko lanari “laguntzeagatik, bizi dugun egoera hain konplexu honetan”, eta esan zuen espero zuela “laguntza hauek pertsonarik zaurgarrienen beharrak asetzen laguntzea”.

Kanarietako Gurutze Gorriaren presidente Antonio Ricok, berriz, eskerrak eman zizkion konpainiari “osasun-larrialdiaren eta larrialdi ekonomiko eta sozialaren ondorioz Kanarietako familia askok bizi duten hilabeteotako egoera zailaren aurrean erakutsitako konpromisoagatik eta emandako laguntzagatik”. Bestalde, Hernán Cerón Tenerifeko Elikagai Bankuaren presidenteak adierazi zuenez, alarma-egoera ezarri zenetik “etengabe eman ditu Marcadonak produktu eta elikagaiak, eta, horri esker, familia askoren premia larrienak asetzeko aukera izan dugu”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 7.348 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 7.058 Espainian, eta 291 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Kanarietako erakunde sozialei Mercadonaren elikagaiak ematenKanarietako erakunde sozialei Mercadonaren elikagaiak ematen.

Kanarietako Elikagai Bankuei Mercadonaren premiazko produktuak ematenKanarietako Elikagai Bankuei Mercadonaren premiazko produktuak ematen.

Logo EAktibatu