Mercadonaren denda baten fatxada

Mercadonak 3.900 kilo produktu eman dizkio Ceutako Elikagai Bankuari

2019ko irailaren 23a
  • Modu horretan, hiri autonomo horretara iritsi zenetik erakunde horrekin duen hitzarmena indartu du.
  • Mercadonak, gainera, Elikagaien Bankuak urtean zehar supermerkatuetan antolatzen dituen elikagai-bilketetan parte hartzen du. 

Mercadona supermerkatu-konpainiak, Ceutako Elikagai Bankuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, 3.900 kilo eman ditu oinarrizko produktuetan, Elikagaien Bankuarekin diharduten ongintzako erakundeen bidez behartsuenen artean banatzeko. Hitzarmen horrekin lotuta, hiri autonomoan Elikagai Bankuak jakiak biltzeko antolatzen dituen kanpainetan ere parte hartzen du.

Ceutako Elikagai Bankuko lehendakari Pedro Mariscalek eskerrak eman dizkio Mercadonari, "dohaintza honengatik; horri esker, gure lana egiten segitu ahal izango dugu, eta Ceutan bizi diren pertsona behartsu askoren elikagai-beharrak ase ahal izango ditugu, urtean zehar supermerkatuetan egiten diren kilo-operazioen laguntza logistikoa ahaztu gabe".

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Ceutako Elikagai Bankuari laguntzeaz gain, egunero laguntzen dio Hermanos de la Cruz Blancak kudeatzen duen Nuestra Señora de los Ángeles familia-etxeari, premiazko produktuak emanez. Produktu horiek egokiak dira kontsumitzeko, baina ez saltzeko, konpainiaren irizpideen arabera. Mercadonak jartzen dituen baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker, egunero entregatzen dira elikagaiok, kalitate eta segurtasun-baldintza onenetan entregatu ere.

Ceutako Elikagai Bankua irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, xede duena elikagaien ekoizpenean eta merkaturatzean sortzen diren soberakinak aprobetxatzea, eta elikagai horiek jaso eta Ceutako laguntza-erakunde legezkoen artean banatzea.

Mercadona Ceutan

Supermerkatu-kateak bi establezimendu ditu Ceutako Hiri Autonomoan. Lehenengo supermerkatua La Almadraba auzoan inauguratu zen irailean; 2018ko abenduan, berriz, Espainia etorbideko denda ireki zen. Bi denda horiek irekita, konpainiaren lantaldea zabaldu da, 177 langile hartu baitira, kalitateko enplegu egonkorrarekin. Bestalde, bi supermerkatu berri horietan 17,9 milioi euroko inbertsio totala egin da.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboan integratua

Hona Mercadonak gizartearekiko duen konpromisoetako bat: laguntzea haren garapena eta aurrerapena jasangarriak izan daitezen. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz, eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.