Mercadonaren dohaintza Lugoko Gurutze Gorriari

Mercadonak 3.700 kilo eman dizkio Lugoko Gurutze Gorriari premiazko produktutan

2020ko maiatzaren 25a
  • Konpainiak indartu egin ditu Lugoko probintziako gizarte-entitateei premiazko produktutan egindako dohaintzak COVID-19ak eragindako egoera berezi honetan.
  • Azken egunetan Mercadonak 14.700 kilo eman dizkio Galiziako Gurutze Gorriari premiazko produktutan.
  • Urte-hasieratik, konpainiak 356 tona produktu eta elikagai eman dizkie Galiziako Erkidegoko zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 706,6 tona premiazko elikagai banatu zituen Galizian bakarrik.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, Lugoko probintzian ohiko lankide dituen erakunde sozialekiko dohaintza-prozesua indartu du, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Konpainiak, gaur, 3.700 kilo eman dizkio Lugoko Gurutze Gorriari norberaren higienerako eta etxeko garbiketarako produktutan —besteak beste, 22.550 pixoihal—. Azken egunetan ere halako dohaintzak egin ditu Galiziako gainerako probintzietan, eta, guztira, 14.700 kilo produktu eman dizkio Galiziako Gurutze Gorriari.

Horrenbestez, Mercadonak probintziako erakunde sozialei dohaintzak emateko prozesua indartu du. Adibidez, Lugoko Elikagai Bankuari eta San Froilán jantokiari dohaintzak egin dizkie, eta azken horri egunero ematen dizkio saltzeko moduan ez baina kontsumitzeko moduan dauden premiazko produktuak.

Mariña Rivas Mercadonaren Galiziako Kanpo Harremanetarako gerenteak hau nabarmendu du: "Lugoko Gurutze Gorriak lan handia egin du, eta, une zail hauetan, ez dio utzi besteei laguntzeari. Konpainiak, gehien behar dutenen ondoan egoteko duen konpromisoari jarraikiz, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Galiziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 706 tona elikagai baino gehiago banatu zituen—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Bestalde, Luis Abelleira Mayor Lugoko Gurutze Gorriko probintziako lehendakariak eskerrak eman dizkio Mercadonari Gurutze Gorriak Erantzun izeneko planean parte hartzeagatik, zeina giza erakunde horrek jarri baitzuen martxan COVID19ak eragindako osasun- eta gizarte-krisia ikusita. Plan horri esker, 10.077 lagun baino gehiago artatu dira probintzian.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, urte-hasieratik, 5.200 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etena bukatu eta konpainiak erabaki zuenez geroztik berraktibatuko zituela premiazko produktuen dohaintza-prozesuak. Hala, berriro hasi zen ohiko lankide dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei dohaintzak egiten.

Mercadonaren produktuak Lugoko Gurutze Gorriari ematenMercadonaren produktuak Lugoko Gurutze Gorriari ematen.

Logo EAktibatu