Mercadonak Sevillako Huévar del Aljarafen duen bloke logistikoaren airetiko bista

Mercadonak 35 milioi euro inbertituko ditu Huévarreko bloke logistikoa handitzeko lanetan

2018ko abuztuaren 13a
  • Supermerkatu-kateak hasiak ditu 36.700 m2-ko nabe berri bat eraikitzeko lanak, 88.000 m2-tik gorako azalera batean.
  • Helburua: produktu freskoak biltegiratzeko eta prestatzeko sistema berritzaile bat ezartzea, non langileek gehiegizko ahaleginik egin beharrik ez duten izango eta hobetu egingo den prozesu logistikoen eraginkortasuna.

Mercadonak hasi ditu jada Sevillako Huévar del Aljarafe herrian egin behar duen bloke logistikoaren obrak: 36.700 m2 eraikigarriko nabe berri bat, 88.000 m2-tik gorako azalera batean. Ehun eta berrogeita hamar bat enpresa jardungo dira nabea eraikitzen, gehienak Andaluziako ETEak, eta 35 bat milioi euroko inbertsioa egingo da, zenbait fasetan. Produktu freskoak biltegiratu, prestatu eta banatzeko da nabe berria, eta 2021ean hasiko da lanean.

Barazki-, fruta- eta haragi-paletak biltegiratzeko eta prestatzeko zubi-garabi bidezko biltegiratze- eta prestatze-sistema automatizatu berritzailea izango dute (picking zubi-garabia) Mercadonaren instalazio berriek. Robot-sistema bat arduratuko da prozesuko lanik gogorrenak egiteaz, hau da, merkantzia jasotzeaz eta dendetara bidali behar diren paletak antolatzeaz. Horri esker, langileek ez dute gehiegizko esfortzurik egin beharko. Gainera, eraginkortasun handiagoa bermatuko da prozesuan, eta funtsezkoa da faktore hori konpainiaren helburua lortzeko: produktuen kalitate eta freskotasun ahalik eta handiena bermatzea bezeroei.

Huévar del Aljarafen lehendik martxan dauden instalazioei gehituko zaizkie berri hauek. Izan ere, Mercadonak bazuen jada herri horretan 83.000 m2-ko azalera eraikia. Bloke logistiko horretatik hornitzen dituzte Sevilla, Cádiz, Huelva, Badajoz eta Kanarietako supermerkatuak. Zortziehun langiletik gora ditu blokeak, eta guztiek dauzkate enplegu egonkorrak eta kalitatekoak.

Mercadonak Granadako Guadix herrian daukan bloke logistikoan ezarri zuen lehenbizikoz picking zubi-garabiaren sistema berritzailea; 2013ko urrian, hain zuzen. Ordurako, bi bloke logistiko zituen Andaluzian: Málago Antequeran (2000. urtea) eta Sevillako Huévar del Aljarafen (2004). Egun, beste urrats bat eman nahi du Mercadonak langileen gehiegizko esfortzuak saihesteko Andaluziako sare logistikoan. 2017an, adibidez, 13,6 milioi eurotik gora inbertitu zituen Andaluziako bloke logistikoak hobetzen.

Mercadona Andaluzian

Mercadonak 350 denda ditu Andaluzian, eta 18.280 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Bestalde, 2.859 milioi euroko erosketak egin zizkien Andaluziako hornitzaileei 2017an, hau da, 2016an baino 36 milioi euro gehiago gastatu zituen. Garbi erakusten dute datu horiek konpainiak Andaluziako nekazaritzako elikagaien aldeko jarrera duela.

Mercadonak zenbait urrats egin ditu enpresa eraldatzeko inbertsio-estrategia sustatzeko. Dendak berritzeko ahaleginari dagokionez, zehazki, 88,5 milioi euro inbertitu zituen Andaluzian 2017an: lau denda berri zabaldu zituen (horietako bi, beste horrenbeste itxi behar izan zirelako konpainiaren estandarrak betetzen ez zituztela ikusita). Beste 29 denda berritu egin zituen, Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraikiz guztiak ere. Eredu horrek gutxitu egiten du energia-kontsumoa, eta, gainera, erraztu egiten die bezeroei erosketa-prozesua; langileei, berriz, eguneroko lana. Sevillako probintzian, 69 supermerkatu ditu jada, eta aurten 27 milioi euro inbertituko ditu hamabi supermerkatu berritzen; horrenbestez, 2018a amaitzean, 15 denda izango ditu Eredu Eraginkor Berrira egokituak.

Goiburuko irudia: Mercadonak Sevillako Huévar del Aljarafen duen bloke logistikoaren airetiko bista.