Mercadona supermerkatuak El Pumarejori egindako dohaintza

Mercadonak 3.327 tona elikagai banatu ditu 2020an Andaluziako erakunde sozialen artean

2021ko otsailaren 11a
  • Konpainiak 55.450 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen, aurreko urtekoa halako bi, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.
  • Mercadona Andaluziako bederatzi elikagai-bankuekin eta 85 jantoki sozialekin aritzen da lankidetzan. Iazko ekitaldian hasi zen horietako 19 jantokiri laguntzen.
  • Konpainiak bikoiztu egin ditu Autonomia Erkidegoko dohaintzak 2019arekin alderatuta; orduan, 1.656 tona premiazko produktu eman zituen.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 3.327 tona produktu eman dizkie Andaluziako jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei 2020an. Alegia, erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena aurreko urtekoaren bikoitza izan da (2019an, 1.656 tona izan ziren), 55.450 erosketa-orgaren parekoa, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

Behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromisoan, bere dohaintza-prozesua indartu du, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko. Horren erakusgarri da 2020an Andaluziako beste 19 jantoki sozialekin hasi zela lankidetzan. Beraz, gaur egun, jada eskualdeko 85 jantoki sozialekin dihardu elkarlanean.

“Nagusi”ek (bezeroek) ere lagundu zuten; 652 tona elikagai eman zituzten, 10.800 erosketa-orga betetzeko adina, batez ere azaroaren 16tik 22ra egin zen Bilketa Handian.

Sevillako balantzea: 367 tona elikagai eman ditu

Sevillako probintzian, zehazki, 367 tona premiazko produktu eman zituen Mercadonak 2020an. Sevillako Elikagai Bankua Fundazioarekin, jantoki sozialekin eta ongintzako beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzen da konpainia. Nacho González Sevilla hiriburuko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: "Bizi dugun egoera berezi honetan, bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan premiarik handiena duten pertsonen eskaerei erantzuteko.

Mercadonak urteak daramatza Sevillako Elikagai Bankua Fundazioarekin lankidetzan, elikagaiak emanez eta elikagaiak biltzeko jardueretan parte hartuz. 2020an, gainera, Fundazioaren 25. urteurrenarekin bat egin du konpainiak, eta premiazko produktuen dohaintza handitu du. Jantoki sozialei dagokienez, gaur egun Sevillako zazpi jantokirekin dihardu lankidetzan Mercadonak. Horietatik lau hiriburuan daude (San Vicente de Paúl El Pumarejo, Trianako Nuestra Señora del Rosario, Bellavistako Hermandad del Dulce Nombre eta San Juan de Dios) eta hiru probintzian: Utrerako El Resucitado jantoki soziala, San Juan de Aznalfaracheko Regina Mundi eta Arahaleko Cruz Blanca fundazioa eta Cruz Blanca fundazioa. Azken horrekin 2020an hasi da lankidetzan.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonak El Pumarejo jantoki sozialari egindako dohaintzaMercadonaren Sevillako arduraduna El Pumarejori elikagaiak emateko unean.

Mercadonak Andaluziako jantoki sozialei egindako elikagai-entregaMercadonak Andaluziako jantoki sozialei egindako elikagai-entrega.

Mercadona Andaluziako bederatzi elikagai-bankuekin lankidetzan aritzen daMercadonak Sevillako Elikagai Bankuari egindako dohaintza.

Logo EAktibatu