Mercadonaren fatxadako logoa

Mercadonak 317 tona elikagai baino gehiago banatu ditu 2020an Aragoiko erakunde sozialen artean

2021ko otsailaren 12a
  • Konpainiak 5.200 erosketa-orgaren pareko dohaintza egin zuen, aurreko urtean baino % 52 gehiago.
  • Mercadonak Aragoiko 9 jantoki sozialekin, 3 elikagai-bankurekin eta beste 10 erakunderekin baino gehiagorekin dihardu lankidetzan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 317 tona produktu baino gehiago eman dizkie Aragoiko jantoki sozialei, elikagai-bankuei eta ongintzako beste erakunde batzuei 2020an. Alegia, aurreko urtean baino % 52 handiagoa izan da erakunde sozialei elikagaitan eta bestelako produktutan egindako ekarpena, osasun-krisiaren eta krisi ekonomikoaren ondorioz.

5.200 erosketa-orgaren pareko dohaintza izan da, eta Zaragozako, Huescako eta Teruelgo elikagai-bankuekin, 9 jantoki sozialekin eta Aragoiko beste erakunde sozial eta ongintza-erakunde batzuekiko lankidetzan bideratu da.

Gainera, 2020an, Mercadonak bere babesa adierazi zuen urtean zehar dohaintza gehigarriak eginez; adibidez, erakunde hauei: Calatayudeko Cáritas eta Gurutze Gorria, Barbastroko Cáritas, Fragako Gurutze Gorria, Alagónko Gurutze Gorria, Montañanako Gurutze Gorria, Patronato Nuestra Señora de los Dolores, La Caridad fundazioa, Plena Inclusión eta Zaragozako Civitas elkartea.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Logo EAktibatu