Mercadona 2022

Mercadonak 31.041 milioi fakturatu ditu, % 11 gehiago, eta inflazioak marjina eta errentagarritasuna murriztu ditu

2023ko martxoaren 14a

Marjinen murrizketa, kostuen kontrola, produktu-aukera eraginkorra eta produktibitatea gakoak dira kostu-prezioen eragin osoa produktuen salmenta-prezioan ez gehitzeko.

  • Kostu-prezioen igoeraren eraginak 0,6 puntu murriztu du konpainiaren marjina, eta errentagarritasuna historiako baxuenetako bat izatea ekarri du: 0,025 €-ko irabazia saldutako euro bakoitzeko (2021ean 0,027 €-koa izan zen).
  • Konpainiaren marjina eta errentagarritasuna murrizteko ahalegin horri esker, Mercadonan erosten duten 5,7 milioi etxek baino gehiagok 375 milioi euro aurreztu dituzte, konpainiak ez baititu erosketa-saskian kargatu.
  • Mercadonak 718 milioi euroko irabazi garbia lortu du, 2021ean baino % 5 gehiago, eta irabaziak langileekin partekatzeko politikari eutsi dio: banatutako zenbatekoa % 8 handitu, eta 405 milioi eurora iritsi da.
  • Mercadonaren zerga-ekarpena historikoa izan da 2022an: 2.263 milioi eurotik gora, 2021ean baino % 12 gehiago.
  • Enplegu egonkor eta kalitatezkoaren sorrerari egin dion ekarpenari dagokionez, kontratu finkoko 3.000 lanpostu berri sortu ditu, haietatik 1.000 Portugalen, eta plantillako 99.000 pertsonen eros-ahalmena bermatu du, Espainiako eta Portugalgo KPIaren araberako soldata-igoerarekin.
  • 2022an ere, Juan Roigek eta Hortensia Herrerok 80 milioi euro baino gehiago bideratu dituzte Valentziako Erkidegoko eta Espainiako ekonomia suspertzera, eta 2023an handitu egingo dute zenbateko hori, haien esanean “ezagutzak eta diruak partekatuta bakarrik ekartzen baitute zoriona”.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak % 11raino areagotu ditu saltoki-azalera konstanteko salmenta bateratuak 2022an, eta, orotara, 31.041 milioi euro fakturatu ditu. Kopuru horretatik, 30.304 milioi Espainiako negozioari dagozkio, eta gainerako 737 milioi Portugalgo negozioari, non salmentak % 77 handitu baitira 39 dendek izan duten bilakaerari esker.

Hamabi hilabete hauetan, enpresak kalitatezko 3.000 lanpostu egonkor baino gehiago sortu ditu, haietatik 1.000 Portugalen. Horri esker, urtea 99.000 langilerekin itxi du —denek kontratu finkoa dute—. Horrez gain, eta erosteko ahalmena bermatzeko, Erabateko Kalitatearen Ereduaren esparruan, langile guztien oinarrizko soldata eta osagarriak hobetu dira. Herrialde bakoitzeko KPIaren arabera igo da soldata; zehazki, % 5,7 Espainian, eta % 9,6 Portugalen. Portugalen, gainera, % 11 igo da enpresako sarrerako soldata ere.

Historiako errentagarritasun apalenetako bat.

2022an, konpainiak, ohiko hornitzaileekin batera, ahalegina egin du energiaren eta lehengaien prezioak igotzearen ondoriozko testuinguru konplexura egokitzeko, eta horrek eragina izan du jatorrizko produktuen kostu-prezioan: % 39 landan (iturria: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa) eta % 20 elikagaien industrian (iturria: INE).

Inflazio horrek publikoarentzako salmenta-prezioetan duen eragina txikiagotzeko, konpainiak neurri ugari jarri ditu martxan kostuak murrizteko eta eraginkortasuna areagotzeko. Horri esker, produktibitatea % 7 hobetu du 2021aren aldean, enpresaren kudeaketa berriro ere hobetuta. Horren adibide da, batetik, DPPren diseinua; tresna horrek 5 milioi euroko inbertsioa ekarri du, eta produktu bakoitzak bere prozesu bakoitzean eta bere errentagarritasunean dituen kostuak zehatz-mehatz ezagutzeko aukera ematen du. Bestetik, Dendak Antolatzeko Eredua finkatu da, salmenta-tarte edo atal bakoitzean zeregin bakoitzerako behar diren pertsonak modu zientifikoan esleitzeko, horrek hobekuntza handiak baitakarzkie dendetako langileei lana eta familia bateratzeko orduan.

Horri guztiari esker, eta batez ere 99.000 langilek eta konpainiako 3.000 hornitzaileek egindako ahalegin mentalari esker, Mercadonak kalitate sendoko aukera eraginkorra eskaini die bezeroei. Horren adierazgarri da PSParen batez besteko igoera % 10ekoa izan dela 2022an, elikagaiena % 12koa izanik. Hain zuzen, kostu-prezioek erosketa-saskian duten eragina leuntzeko ahalegin partekatu horri esker, Mercadonan konfiantza jartzen duten 5,7 milioi familiak 375 milioi euro baino gehiago aurreztea lortu da, kostuen eta produktibitatearen eraginkortasunari esker. Horren ondorioz, 0,6 puntu murriztu da marjina, eta konpainiak inoiz izan duen errentagarritasunik apalenetako bat izan du: 0,025 € (2021ean, berriz, 0,027 €).

Diru-kutxa publikoei egindako zerga-ekarpen historikoa, % 12 gehiagokoa

Mercadonak 2.263 milioi euroko ekarpen historikoa egin die Espainiako eta Portugaleko diru-kutxa publikoei, aurreko urtean baino % 12 handiagoa. Ekarpen hori xehekatzean, BEZa nabarmentzen da, 418 milioi euroraino igo baita (% 26 gehiago), eta langileen errenta fisikoen gaineko zerga ere bai, 443 milioi eurokoa (% 12 gehiago).

Gainera, zuzeneko ekarpena % 13 hazi da, 390 milioi euroraino, eta guztira 240 milioi euro ordaindu ditu sozietateen gaineko zergan, % 22 gehiago. Era berean, sortutako irabaziak langileekin partekatzeko politikan aitzindari izanik, 405 milioi euro banatu ditu bere langileekin, % 8 gehiago.

Taldearen irabazi garbia 718 milioi eurokoa izan da. Kopuru horrek % 5eko igoera adierazten du, salmenta-zifrak izan duen igoeraren (% 11) ia erdia, eta erakusten du konpainiak nolako ahalegina egin duen inflazioari aurre egiteko, marjinak eta errentagarritasuna optimizatuz eta murriztuz.

Mercadonaren 2022ko datu nagusiak

923 milioiko inbertsio-ahalegina, mozkinak berrinbertituz egina

Enpresa-eredu digitalagoa, produktiboagoa eta jasangarriagoa sendotzeko helburuan etengabe aurrera egiteko, “Nagusia” (bezeroa) itsasargitzat hartuta, Mercadonak, urtez urte berrinbertitutako mozkinei esker, 923 milioi euroko beste inbertsio-ahalegin bat egin du aurten (haietatik, 140 milioi euro Portugalen). Horri esker, 2022aren amaieran 1.676 supermerkatu zituen konpainiak —haietatik 39 Portugalen—, 63 supermerkatu inauguratu ondoren (10 Portugalen) eta 49 denda itxi ondoren, ez baitzetozen bat denda eraginkorrago eta jasangarriagoaren eredu berriarekin (8ko Denda).

Ahalegin horren isla dira, halaber: bi erlauntz berri irekitzea (onlineko salmentarako eskaerak prestatu eta banatzeko biltegiak); Jateko Prest atala bultzatzea —972 dendak dute jada atal hori—; bloke logistikoak eraiki, eraberritu eta egokitzea; konpainia Portugalgo bost barruti berritan sartzea 2022an; bulego berrien lehen fasea inauguratzea Albalat del Sorellsen (Valentzia), non 250 pertsonak baino gehiagok lan egiten baitute; eta berrikuntza eta tresna informatiko berriak garatzea, konpainiaren eraginkortasuna indartzen jarraitzeko.

“Planetari bai” gehiago

Ingurumena zaintzeko eta babesteko konpromisoa sendotzen jarraitu du Eroskik, hondakinak, karbono-aztarna eta aztarna hidrikoa kudeatzeko politika espezifikoak bultzatuz; horretarako, 40 milioi euroko inbertsioa egin du 2022an. Hala, karbono-aztarna 4.200 tona CO2 baino gehiago murriztea lortu du, eta kutsatzen ez duten energia berriztagarrien aldeko apustua handitu du, estalkietan 38.000 eguzki-panel jarrita. Era berean, talde ahulenekin lankidetzan jarraitu du, premiazko produktuak emanez; esate baterako, 25.100 tona (aurreko urtean baino % 22 gehiago) eman dizkie laguntzen dituen 550 eta gehiago erakunde solidariori.

Juan Roig: “Aberastasuna sortzea Mercadona osatzen dugun kide guztiok partekatzen dugun ahalegina da”

Juan Roig Mercadonako presidenteak eskerrak eman dizkie konfiantzagatik egunero Mercadonan erosten duten “Nagusi”ei. Era berean, adierazi du harro dagoela konpainia osatzen duten 99.000 lagunez, ohiz kanpoko egoeretan ere egunero hobetzen jarraitzen dutelako. “Kide guztiok partekatzen dugu oparotasuna helburu komun batekin sustatzen duen enpresa-eredu bat: onurak gizartean zabaltzea. Hala izan da 2022an, konpainiak zerga-ekarpen historikoa egin baitzien diru-kutxa publikoei eta, beraz, gure ongizate-estatuaren garapenari”.

Juan Roig-en arabera, gertaera horiek guztiek baieztatzen dute “enpresaburuek, zuzendariek eta langileek, enpresaren bidez, aberastasuna eta oparotasuna” sortzen dutela. “Gero, kudeatu behar dutenek ondo kudeatzen badakite, aberastasuna egongo da guztiontzat; eta, bestela, liskarrak egongo dira”.

1.100 milioi euroko inbertsioa 2023an, eta beste 1.000 lanpostu gehiag

Mercadonak 2023an 1.100 milioi euro inbertitzea dauka aurreikusita, haietako 280 Portugalen, eraldaketa-plan estrategikoa bultzatzen jarraitzeko. Baliabide horiekin, batez ere, supermerkatu berriak irekiko dira, bloke logistikoak eraiki, berritu eta zabaldu, haien optimizazioa sendotzen jarraitzeko, hala nola Almeirimen (Santarém), non Portugalgo bigarren bloke logistikoa eta Mercadonak katean duen handiena eraikitzen ari baitira. Horretarako, konpainiak kalitatezko 1.000 lanpostu egonkor baino gehiago sortuko ditu 2023an Espainian eta Portugalen.

Juan Roigek adierazi du martxoaren hasieratik hona prezioa jaitsi dietela 157 produkturi baino gehiagori, eta jarraituko dutela “kostu-prezioen jaitsiera bilatzen, Orga Menuan publikoarentzako salmenta-prezioak jaisteko eta “Nagusi”ak ahalik eta kosturik txikienean egin ahal izateko erosketa osoa, kalitatea ukitu gabe eta katearen maila guztien errentagarritasuna bermatuta”.

Juan Roig eta Hortensia Herrero Legatua Proiektua

Iazko ekitaldian ere, Juan Roigek eta Hortensia Herrero Mercadonako presidenteordeak sendotu egin dute gizartearekin duten konpromisoa, eta gizartera bideratu dute konpainiako partaidetzatik eskuratutako dibidenduen zati mamitsu bat. Bien artean, beren ondare pertsonaleko 80 milioi euro bideratu dituzte 2022an hainbat ekimenetara (Ekintzailetza, Prestakuntza, Kirola, Entretenimendua, Artea eta Kultura), Legatua Proiektuaren bitartez.

Orain hamarkada bat baino gehiago ekin zioten konpromiso horri, eta 2023an ere sustatzen jarraituko dute beren ondare pertsonaleko beste 100 milioi eurorekin. Izan ere, biek ala biek ere uste dutenez, “ezagutzak eta diruak partekatuta bakarrik ekartzen dute zoriona”. Ildo horretan, hainbat proiektu jasangarri eta solidario bultzatzen dituzte; esate baterako, Marina de Empresas, Trinidad Alfonso Fundazioa, Valencia Basket Club, L’Alqueria del Basket, Licampa 1617 (Roig Arena) eta Hortensia Herrero Fundazioa.

Mercadonaren 2022ko gertakizun garrantzitsuenak

Juan Roig, Mercadonako presidentea, 2022ko prentsaurrekoa egin ondorenJuan Roig, Mercadonako presidentea, 2022ko prentsaurrekoa egin ondoren.

Juan Roig, Mercadonako presidentea, 2022ko prentsaurrekoa egin ondorenJuan Roig, Mercadonako presidentea, 2022ko prentsaurrekoa egin ondoren.

Juan Roig eta Mercadonako Zuzendaritza Batzordeko kideak Paternako (Valentzia) Jarroko Koberrikuntza ZentroanJuan Roig eta Mercadonako Zuzendaritza Batzordeko kideak Paternako (Valentzia) Jarroko Koberrikuntza Zentroan.

2022. Urteko Memoria

Descargar