Cookien erabilera

Gure berezko "cookie"-ak zein hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunea egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu beren erabilera onartzen duzu.

Informazio gehiago eta cookie politika.

Mercadonaren banaketa-furgoneta

Mercadonak 3.000 kilo produktu eman dizkio Arabako Elikagaien Bankuari

2018ko abuztuaren 08a
  • Mercadonak 486.000 kilo baino gehiago eman ditu premiazko produktuetan 2017an Euskadin.

Mercadonak 3.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Arabako Elikagaien Bankuari: esnea, olioa eta lekale egosiak. Honenbestez, berritu egin du Mercadonak Arabara iritsi zenetik hango Elikagaien Bankuarekin duen lankidetza-hitzarmena. Beste zenbait laguntza emateaz gain, premiazko produktuak banatzen ditu egunero Mercadonak, eta Arabako Elikagaien Bankuak jakiak biltzeko antolatzen dituen kanpainetan ere parte hartzen du, hitzarmenari jarraikiz.

Produktuak emateko ekitaldian izan dira Daniel Fernández, Arabako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Miryam Oca, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzailea. Ocak adierazi duenez, “Mercadonak herrialde horretan bere enpresa-erantzukizun sozialari jarraikiz egiten dituen jardueren beste adibide bat dugu Arabako Elikagaien Bankuarekiko lankidetza”. Fernándezek, berriz, eskertu egin du “Mercadonaren laguntza", eta gogoratu du "Araban lehen dendak zabaldu zituenetik" ari direla enpresa horrekin elkarlanean.

Enpresaren erantzukizun sozialari jarraikiz, Mercadonak, Arabako Elikagaien Bankuari ez ezik, Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jangela sozialari —egunero— eta Arabako eta Gipuzkoako elikagai-bankuei ere laguntzen die. Lankidetza horiei esker, 486.000 kilo elikagai banatu ziren iaz Euskadin.

Momento de la entrega de alimentos al Banco de Alimentos de ArabaDaniel Fernández, Arabako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Miryam Oca, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzailea.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 15 denda ditu Euskadin: bost Gasteizen (Araba), hiru Bilbon, bat Barakaldon, bat Basaurin eta bat Santurtzin (Bizkaia), eta beste bana Irunen, Eibarren, Oiartzunen eta Donostian (Gipuzkoa). Lantaldea 1.382 pertsonak osatzen dute, eta kalitateko enplegu egonkorra dute. Bestalde, amaitu du Gasteizko bloke logistikoa eraikitzeko lehen fasea, 50 milioi euro inbertituta eta 200 lanpostu sortuta. Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 1.308 enpresa txiki eta ertainekin, eta 423 milioi euroren erosketak egin dizkie 2017an euskal hornitzaileei. Mercadonak hemengo produktuen alde egiten du, eta horren adibide dugu datu hau: azken kanpainan, 5.500 tona arrain fresko erosi ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetan; 236.000 kilo Arabako patata, Euskolabelekoa; 252.000 gurin-opil baino gehiago, eta 12.000 piper baino gehiago.

Arabako Elikagaien Bankua

1998tik ari da Arabako Elikagaien Bankua gosearen aurka borrokan. Horretarako, doan ematen dizkioten elikagaiak jaso, hautatu eta birziklatu egiten ditu, eta, bide batez, elikagaiak alferrik galtzearen aurka egiten du, eta ingurumena zaintzen du. 2017an, Arabako Elikagaien Bankuko 54 boluntarioek 1.757 tona elikagai banatu zizkieten 5.532 onuraduni, 66 erakunde laguntzaileren bitartez.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da besteak beste Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.