Mercadonaren horma-irudia supermerkatu bateko fatxadan.

Mercadonak 3.000 kilo behar-beharrezko produktu baino gehiago eman dizkio Ávilako Elikagaien Bankuari

2017ko uztailaren 24a
  • Lau urtetan zehar 10.000 kilo behar-beharrezko produktu baino gehiago entregatu dizkio supermerkatu-kateak erakunde sozial honi.

Mercadonak 3 tona behar-beharrezko produktu eman dizkio Ávilako Elikagaien Bankua Elkarteari, eta, honekin batera, bi entitateek duela lau urte aurrera daramaten elkarlanerako hitzarmena berritu da. Elikagaien Bankuak, bere aldetik, dohaintza horiek behartsuenekin lan egiten duten erakunde sozial ezberdinen artean banatzeko konpromisoa hartzen du.

Entitate horrek Vicolozano Poligonoan duen probintzia mailako egoitzan egikaritu da dohaintza. Esnea, opilak, azukrea eta kontserbak entregatu dira hain zuzen ere, konpainiari aurretik eskatu zitzaion moduan.

Mercadonak 2013tik du elkarlanerako konpromiso estua aipatutako erakundearekin; ildo horretatik, 10.000 kilo oinarrizko produktu baino gehiago entregatu dizkio ordutik, Ávila hiriko eta probintziako baliabide gutxiko pertsonei zuzenduak, betiere.

Ávilako Elikagaien Bankua Elkarteko Presidente den Fernando Gutiérrezek eskertu egin dio Mercadonari “hitzarmen horretan izenpetu duen keinu apal eta zintzoa, Ávila hiriko eta probintziako kolektibo baztertuenei laguntzeko konpromisoa berrestean adierazia”.

Mercadonak eskualde horretan abiatuko gizarte ekintza

Gaztela eta Leonen kasuan, 545 tona elikagai eman zizkien dohaintzan Mercadonak elkargo horretako ongintzazko entitate eta jantokiei. Eta iaz, orotara, 4.200 tona elikagai eman zizkien Mercadonak dohaintzan Espainia guztiko ongintzazko entitate eta jantokiei; hau da, 70.000 erosketa gurdi betetzeko adina.

Elkarlan honen bitartez, askotariko entitate sozialei laguntza emateko abian duen programa sendotu du Mercadonak, bere jarduera garatzen den gizarte-testuinguruarekin hartu duen konpromisoa indartuz. Izan ere, Espainia osoko udalerri ezberdinetako 120 jantoki baino gehiagoren lana sustatu du konpainiak 2016an, saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko egoera ezin hobean dauden produktuak eman dielarik egunero. Era berean, bere gizarte-ekintzarako plangintza garatzen jarraitu du Mercadonak, pertsona ugariri laguntza ematen dieten askotariko instituzio eta entitate sozialen jarduera sustatuz. Orotara, 6.500 tona elikagai banatu ditu bere partaidetza izan duten ekimenen bitartez, 108.000 erosketa-orga betetzeko adina.