COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Logotipoa Mercadonaren denda baten kanpoaldean

Mercadonak 3.000 kg produktu eman dizkio Bizkaiko Elikagaien Bankuari

2019ko uztailaren 30a
  • Mercadonak 921.000 kilo baino gehiago eman ditu premiazko produktuetan 2018an Euskadin.

Mercadonak 3.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Bizkaiko Elikagaien Bankuari. Zehazki, esnea, olioa eta lekale egosiak eman dizkio. Horren bidez, Mercadonak Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin Bizkaian ezarri zenetik duen lankidetza-hitzarmena berritu du. Horrez gain, hitzarmen horren bitartez, premiazko produktuak egunero ematen dituzte eta Bizkaiko Elikagaien Bankuak elikagaiak biltzeko antolatzen dituen kanpainetan parte hartzen du.

Produktuak ematean, han izan dira Miguel Ángel Fernandino, Bizkaiko Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Miryam Oca, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzailea. Ocak adierazi duenez, “ekintza hori eta Bizkaiko Elikagaien Bankuarekiko eguneroko lankidetza adibide argiak dira Mercadonak lurralde horretan bere enpresa-erantzukizun sozialari jarraikiz egiten dituen jarduerak nabarmentzeko”. Bestalde, Fernandinok eskerrak eman ditu Mercadonaren laguntzarengatik: "bai dohaintza honen bidez, bai eguneroko lankidetzaren bidez ematen digu laguntza”.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Bizkaiko Elikagaien Bankuari ez ezik, Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jangela sozialari ere laguntzen dio, egunero, eta Arabako eta Gipuzkoako elikagai-bankuei. Lankidetza horiei esker, 921.000 kilo elikagai banatu ziren iaz Euskadin.

Luis Crovetto eta Javier Extremo Bizkaiko Elikagaien Bankuko lehendakariordeak eta Miguel Ángel Fernandino erakunde bereko lehendakaria, eta Miryam Oca, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzailea.Luis Crovetto eta Javier Extremo Bizkaiko Elikagaien Bankuko lehendakariordeak eta Miguel Ángel Fernandino erakunde bereko lehendakaria, eta Miryam Oca, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzailea.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 18 denda ditu Euskadin: bost Gasteizen (Araba); hiru Bilbon; bana Barakaldon, Basaurin, Santurtzin, Berangon eta Leioan (Bizkaia); eta beste bana Irunen, Eibarren, Oiartzunen, Donostian eta Elgoibarren (Gipuzkoa). Lantaldea 1.640 pertsonak osatzen dute, eta kalitateko enplegu egonkorra dute. Gasteizko bloke logistikoaren bigarren fasea eraikitzeari ekin dio Mercadonak. Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria eta Burgosko supermerkatuak hornituko ditu bloke logistiko horrek. Horretarako, 56 milioi euroko inbertsioa egin du 2018an; horri esker, izoztuen eremua martxan jarriko du, ogia egiteko instalazio bat eraikiko du eta produktu lehorretarako nabe berri bat egingo du, erabat automatizatua. Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 442 milioi euroko erosketak egin dizkiela euskal hornitzaileei 2018an, aurreko urtean baino % 4,5 gehiago; halaber, 73,5 milioi euroko inbertsioa egin du.

Bizkaiko Elikagaien Bankua

Bizkaiko Elikagaien Bakua irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, gizakiaren oinarrizko behar bat —elikadura— ase eta elikagaiak alferrik galtzearen kontra borroka egin nahi duena. Helburu horrekin, elikagai-bilketa sustatzen du. Bere instalazioetan gordetzen ditu, eta, gero, behartsuei jaten ematea xede duten arreta-zentroei banatzen die. 2018an Bizkaiko Elikagaien Bankuko 167 boluntarioek 3.467 tona elikagai banatu zizkieten 29.106 onuraduni, 223 erakunde laguntzaileren bitartez.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz, eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.