Mercadonaren orga berria supermerkatu batean

Mercadonak 3.000 kg produktu eman dizkio Bizkaiko Elikagaien Bankuari

2018ko abuztuaren 03a
  • Mercadonak 486.000 kilo baino gehiago eman ditu premiazko produktuetan 2017an Euskadin.

Mercadonak 3.000 kilo premiazko produktu eman dizkio Bizkaiko Elikagaien Bankuari. Zehazki, esnea, olioa eta lekale egosiak eman dizkio. Horren bidez, Mercadonak Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin Bizkaian ezarri zenetik duen lankidetza-hitzarmena berritu du. Horrez gain, hitzarmen horren bitartez, premiazko produktuak egunero ematen dituzte eta Bizkaiko Elikagaien Bankuak elikagaiak biltzeko antolatzen dituen kanpainetan parte hartzen du.

Produktuak ematean, han izan dira Miguel Ángel Fernandino, Bizkaiko Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Miryam Oca, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzailea. Ocaren esanetan, lankidetza hau “Mercadonaren erantzukizun sozial enpresarialaren adierazgarri da. Mercadonak gizarteari itzultzen dio harengandik jasotzen duenaren zati bat”. Fernandinok, berriz, eskerrak eman dizkio Mercadonari, “dohaintzak handituz joan baita gure lankidetza hasi denetik”.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Bizkaiko Elikagaien Bankuari ez ezik, Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jangela sozialari ere laguntzen dio, egunero, eta Arabako eta Gipuzkoako elikagai-bankuei. Lankidetza horiei esker, 486.000 kilo elikagai banatu genituen Euskadin iaz.

Miguel Ángel Fernandino, presidente del Banco de Alimentos de Bizkaia, y Miryam Oca, gerente de Relaciones Externas de Mercadona en EuskadiMiguel Ángel Fernandino, Bizkaiko Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Miryam Oca, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzailea.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 15 denda ditu Euskadin: bost Gasteizen (Araba), hiru Bilbon, bat Barakaldon, bat Basaurin eta bat Santurtzin (Bizkaia), eta beste bana Irunen, Eibarren, Oiartzunen eta Donostian (Gipuzkoa). Lantaldea 1.382 pertsonak osatzen dute, eta kalitateko enplegu egonkorra dute. Bestalde, amaitu du Gasteizko bloke logistikoa eraikitzeko lehen fasea, 50 milioi euro inbertituta eta 200 lanpostu sortuta. Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 1.308 enpresa txiki eta ertainekin, eta 423 milioi euroren erosketak egin dizkie 2017an euskal hornitzaileei. Mercadonak tokiko produktuen alde egindako apustuaren ondorioz, azken kanpainan, 5.500 tona arrain fresko erosi ditu, Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetakoak; 236.000 kilo Arabako patata, Euskolabelekoa; 252.000 gurin-opil baino gehiago, eta 12.000 piper baino gehiago.

Bizkaiko Elikagaien Bankua

Bizkaiko Elikagaien Bakua irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, gizakiaren oinarrizko behar bat —elikadura— ase eta elikagaiak alferrik galtzearen kontra borroka egin nahi duena. Helburu horrekin, elikagai-bilketa sustatzen du. Bere instalazioetan gordetzen ditu, eta, gero, behartsuei jaten ematea xede duten arreta-zentroei banatzen die. 2017an Bizkaiko Elikagaien Bankuko 152 boluntarioek 4.001 tona elikagai banatu zizkieten 30.664 onuraduni, 235 erakunde laguntzaileren bitartez.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da besteak beste Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Mercadona Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.