Mercadonaren dohaintza Kanarietan

Mercadonak 30 tona produktu eman dizkie Kanarietako elikagai-bankuei

2019ko ekainaren 06a
  • Banaketa-kateak, Las Palmaseko Elikagai Bankuak eta Tenerifeko BANCOTEIDE Elikagai Bankuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute oinarrizko produktuak banatzeko, Kanarietan konpainiak duen lehen Koberrikuntza Zentrora egindako bisita baliatuta.
  • Gainera, elkarrekin parte hartuko dute Kilo Operazioan, datorren ostiralean eta larunbatean (ekainak 7 eta 8), enpresak uharteetan dituen 50 dendetan.

Mercadona supermerkatu-kateak, Las Palmasko elikagai-bankuak eta Tenerifeko BANCOTEIDE elikagai-bankuak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta, haren arabera, oinarrizko produktuak emango dizkie egunero pertsona behartsuenen artean banatu ditzaten, bi elikagai-bankuekin lankidetzan aritzen diren ongintzazko erakundeen bidez.

Pedro Llorca Las Palmaseko Elikagai Bankuko lehendakariak eta Juan Gerardo Krawietz Tenerifeko BANCOTEIDE Elikagai Bankuko lehendakariordeak, Mercadonako arduradunekin batera, Melenarako bidegurutzeko Mercadonara bisita egin dute, eta bertatik bertara ezagutu dituzte enpresak egin dituen hobekuntzak. Horrez gain, Kanarietan konpainiak duen lehenengo koberrikuntza-zentroa ere ezagutu dute. Zentro horri esker, bizkorrago egokitu ahal izango da produktu-aukera Kanarietako "Nagusi"en nahietara (bezeroak, Mercadonan) . Horren adibidea da platano-saltsadun gofiozko izozkia; instalazio horretan egindako koberrikuntzari esker sortu zen produktu hori.

Celia Román eta Arcadio Peñate Mercadonako Kanarietako Kanpo-harremanen arduradunek eta Pedro Llorca eta Hernán Cerón Kanarietako elikagai-bankuen lehendakariek sinatu duten hitzarmenaren arabera, Mercadonak 30 tona elikagai emango dizkie erakunde horiei 2019an; bi probintzietako hiriburuetan elikagai-bankuek dituzten instalazioetan egingo da ekarpena. Sinadura-ekitaldian, Mercadonak eskerrak eman dizkie “gizarte kanariarrarentzat zaila izaten ari den une hauetan ahulenen alde egindako lanagatik eta dedikazio altruistagatik”.

Horri lotuta, bi lehendakariek, Pedro Llorcak eta Hernán Cerónek, hau nabarmendu dute: “Mercadonaren ekimen solidario hau (elikagai-bankuei produktuak emanez laguntzea) goraipatzen dugu, une honetan oso beharrezkoak baititugu uharteetan premia handiena duten pertsonei laguntzeko”.

Premiazko produktuak emateaz gain, Mercadonak konpromisoa hartzen du elikagai-bankuei Kilo Operazioan laguntzeko. Ekintza hori datorren ostiral eta larunbatean (ekainak 7 eta 8) egingo da, Kanarietako probintzia guztietako 25 dendatan. Bestalde, bi aldeak prest daude 2019ko azaroan egingo den Bilketa Handian parte hartzeko Kanarietako saltokietan, elikagai-bankuek une horretan dituzten beharren arabera.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen —kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz—. Horrez gain, bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikitzen ari da.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Hala, nabarmentzekoa da konpainiak jarraitzen duela bere ekintza sozialeko plana garatzen, Kanarietako zenbait instituzio eta erakunde sozialen bidez. Batetik, hitzarmenak egin ditu Las Palmaseko Elikagai Bankuarekin, Tenerifekoarekin (BANCOTEIDE) eta Kanaria Handiko eta Tenerifeko Elizbarrutietako Caritasekin, eta, bestetik, egunero laguntzen die zazpi jangela soziali, premiazko produktuak banatuz: Comedor Social de Cáritas Diocesana de Canarias (Kanaria Handia), Nª. Sra. del Carmen (Kanaria Handia), La Milagrosa (Sor Lorenza komunitatea, Kanaria Handia), El Refugio Majorero (Fuerteventura), Misión Cristiana Moderna (Fuerteventura), Fundación Canaria Flora Acoge (Lanzarote) la Obra Social La Milagrosa Comedor Social de La Noria (Tenerife) eta la Asociación Padre Laraña (Tenerife).

Kanarietan egindako ekimenetan, 556 tona elikagai eman eta banatu dira 2018an.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainetan parte hartuz. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak. 2018tik, Kanarietako Erantzukizun Sozialeko Sarearen kide ere bada konpainia, zeina Kanarietako Gobernuak sustatzen baitu.