Mercadonako uniforme berriak

Mercadonak 29 milioi euro inbertitu ditu dendetako langile guztien uniformeak berritzeko

2019ko martxoaren 04a
  • Egungo uniformeen ordez erabiliko ditugu, eta modernoagoak eta ergonomikoagoak dira, Denda Eraginkorraren Eredu Berriaren irudi berriaren araberakoak.
  • Martxotik uztailera bitartean hasiko dira erabiltzen uniforme berriak
  • Arropa berriak erresistentzia handiagoko ehunekin eta diseinu iraunkorragoekin egin dira, errazago mugitu ahal izateko; horren bidez, langile guztien lan-baldintzak hobetuko dira.

Mercadona, supermerkatu fisikoen eta onlineko supermerkatuen konpainia, dendetako orain arteko uniformeak ordeztu eta beste batzuk erabiltzen hasi da, diseinuz ergonomikoago eta modernoagoak. Uniforme-aldaketa dagoeneko egin da konpainiak denda eraginkorraren eredu berrira Espainia osoan gaur egun egokituak dituen 400 supermerkatu baino gehiagotan, eta gainerako dendetan pixkanaka egingo da. Helburua da uztailaren 22an konpainiaren supermerkatu guztietako langile guztiek erabiltzea uniforme berria.

Bideoa gaztelaniaz

29 milioi euro inbertitu dira proiektu honetarako. Berrikuntza honen helburu nagusia da langileen lanpostua hobetzea, uniforme erosoagoen bidez. Alde horretatik, ehun elastikoak erabili dira, eta alkandoren diseinua hobetu da; aldaketa horiekin, mugikortasuna hobetu nahi izan da. Era berean, jantzi guztien kalitatea hobetu da, transpiragarritasuna, mugikortasuna eta ehunen eta koloreen erresistentzia bermatuz. Ergonomia-hobekuntza horiekin batera, uniforme berriak diseinu eguneratua du: modernoagoa da, eta bat dator Espainia guztian dituen 1.600 denda baino gehiagotan konpainia pixkanaka ezartzen ari den denda eraginkorraren eredu berriaren estiloarekin.

Giza baliabideen politikaren aintzatespena.

Langileen gogobetetzea asetzeko konpainia hartzen ari den neurrien barruan dago ekimen hori, eta konpainiaren giza baliabideen politika indartzen du, zeinak enplegu egonkorra eta kalitatekoa sortzearen aldeko apustua egiten baitu eta bere langileen garapen pertsonala nahiz profesionala bultzatzeko neurriak sustatzen. Horri esker, Merco Talento 2018 azterketak Mercadona nabarmendu du, beste urtebetez, bere sektoreko sailkapenean, berriro ere lehenengo lekuan geratu baita, eta sailkapen orokorrean, berriz, seigarren. Gainera, Harvard Business Review aldizkariak talentuaren barne-kudeaketa nabarmendu du, eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) —Nazio Batuen mendekoa— trebakuntzan, lana eta familia bateragarri egiten eta mozkinak banatzen egiten duen ahalegina aintzatetsi du. Halaber, enpresak, 2018aren amaieran,Enpresa Hitzarmen Kolektibo berria eta 2019-2023rako Berdintasun Plana  sinatu zituen sindikatu nagusiekin. Plan berriak, sozialagoa eta berdinzaleagoa, sendotu egiten du Mercadonak enplegu egonkor eta kalitatekoarekin duen konpromisoa; halaber, indartu egiten du langileen erosahalmena hobetzeko enpresaren erabakia: 1.328 euroko soldata gordina, hileko, gehi konpainiaren ordainketa-politikaren araberako osagarriak eta oinarrizko soldataren igoera progresiboa, KPIaren araberakoa.

Mercadonako uniforme berriaMercadonako uniforme berria

Mercadonako uniforme berriaMercadonako uniforme berria

Mercadonako mantentze-lanetako langileen uniforme berriaMercadonako mantentze-lanetako langileen uniforme berria

Mercadonako lurrindegi-ataleko langileen uniforme berriaMercadonako lurrindegi-ataleko langileen uniforme berria