Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintzaren une batean

Mercadonak 28.200 poto dilista egosi eman dizkio Kataluniako Gurutze Gorriari

2020ko uztailaren 03a
  • Mercadonak indartu egin du Kataluniarekin duen konpromiso solidarioa, eta handitu egin ditu dohaintzak, osasun-krisiak eragindako egoera dela eta: 950.000 kilora iritsi da urtarrilaren 1etik gaur arte, hau da, % 30 baino gehiago handitu ditu dohaintzat 2019ko epe berarekin alderatuta.
  • Pandemian, Gurutze Gorriak 1,5 milioi kilo elikagai baino gehiago banatu ditu, eta premiazko produktuen 144.000 entrega egin ditu Katalunian 223.000 pertsonari banatzeko.
  • Mercadonak indartu egin du Kataluniarekin duen konpromiso solidarioa, eta handitu egin ditu dohaintzak, osasun-krisiak eragindako egoera dela eta: 950.000 kilora iritsi da urtarrilaren 1etik gaur arte, hau da, % 30 baino gehiago handitu ditu dohaintzat 2019ko epe berarekin alderatuta.
  • Pandemian, Gurutze Gorriak 1,5 milioi kilo elikagai baino gehiago banatu ditu, eta premiazko produktuen 144.000 entrega egin ditu Katalunian 223.000 pertsonari banatzeko.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, 28.200 poto dilista egosi (16.000 kilo) eman dizkio gaur Kataluniako Gurutze Gorriari.

Gaur Gurutze Gorriari egindakoa COVID-19aren ondorioz Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi konpainia egiten ari zaizkien dohaintzetako bat da. Guztira, urtarrilaren 1etik gaur arte, 950.000 kilo elikagai (lehor zein fresko) eta norberaren garbitasunerako zenbait gai eman dizkie Gurutze Gorriari, Bartzelonako, Tarragonako, Lleidako eta Gironako elikagai-bankuei, elikagaiak ez diren produktuen La Nau bankuari eta 35 jantoki soziali. Aurten dohaintzan emandako 950.000 kiloetatik 670.000 apirilean, maiatzean eta ekainean eman dira. Denboraldi horretan, handitu egin dira premia gehien duten kolektiboen eskaerak ahal den neurrian arintzeko dohaintzak.

Maiatzaren 14an, Mercadonak 15.500 kilo dilista egosi eman zizkion Gurutze Gorriari. Ildo horretatik, Kataluniako Gurutze Gorriko lehendakari Josep Quitetek adierazi duenez, "Mercadonak Gurutze Gorriari egin dion lekaleen bigarren dohaintza honekin, landare-proteinak ematen dituen produktu baten banaketa indartu dugu. Produktu hori osasungarria, orekatua eta egokia da udari begira, hainbat arrazoirengatik koronabirusak diru-sarrerarik gabe utzi dituen pertsona eta familientzat."

Bestalde, Mercadonaren Kataluniako Kanpo Harremanetarako zuzendariak, Bernat Moralesek, eskerrak eman dizkie "Gurutze Gorriari eta gainerako gizarte-erakundeei, egiten ari diren lanagatik", eta hau adierazi du: "gaur egindako dohaintza horren bidez, 950.000 kilo elikagai eta norberaren garbitasuneko zenbait artikulu banatuko zaizkie Kataluniako ongintzako erakunde eta elkarte batzuei sei hilabete pasatxoan, hau da, 2019an garai berean baino % 30 gehiago".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Gurutze Gorriarekin, Kataluniako lau elikagai-bankurekin eta beste erakunde sozial batzuekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Kataluniako 35 jantoki soziali. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen ditu produktuak, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Hain zuzen, 2019an, konpainiak 1.478 tona elikagai baino gehiago eman zizkien Kataluniako gizarte-erakunde eta -elkarte horiei, hau da, ia 25.000 erosketa-orga. Konpromiso solidario hori indartu egin da, halaber, osasun-krisiak eragindako egoera dela eta. Izan ere, konpainiak % 30 baino gehiago handitu ditu dohaintzak, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, eta 950 tona premiazko produktu eman ditu urtarrilaren 1etik gaur arte, bai elikagaiak, bai higiene pertsonaleko gaiak.

Gurutze Gorriaren erantzun osoa eta koordinatua

Martxoaren erdialdean krisia hasi zenetik ekainaren amaiera arte, Gurutze Gorriko 6.382 boluntariok eta teknikarik 1,5 milioi kilo elikagai baino gehiago banatu dituzte, eta premiazko produktuen 144.395 entrega egin dizkie Kataluniako 150 udalerritan baino gehiagotan artatutako 222.042 pertsonari: botikak, kit higienikoak eta arropa, besteak beste.

Nabarmentzekoa da, bereziki, 4.500 eskaera berri baino gehiago jaso direla boluntario gisa jarduteko, eta haietako 3.200 gauzatu direla jada; batez ere, ikasle gazteak eta pandemiaren aldi horretan ERTEan edo langabezian zeudenak izan dira.

Une ekonomiko eta sozial berezi honetan, Gurutze Gorria aliantza publiko-pribatuak indartzen ari da, premiazko produktuen eskaerari erantzun ahal izateko, nabarmen handitu baita pandemia aurreko egoerarekin alderatuta.

Hain zuzen, COVID-19ak eragindako krisi honetan, 245 enpresa-lankidetza baino gehiago lortu dira (3.800 espainiar estatu osoan), bai produktu-dohaintzaren bidez (148 enpresa), bai ekarpen ekonomikoak eginez (62), bai beste mota batzuetako lankidetzak lortuz (35), hala nola espazioak uztea, ibilgailuak edo industria-makinak lagatzea, e.a.

Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintzaren une bateanGurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintzaren une batean.

Mercadonaren dohaintza Kataluniako Gurutze GorriariMercadonaren dohaintza Kataluniako Gurutze Gorriari.

Logo EAktibatu