Gurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak, dohaintza egiteko unean

Mercadonak 27.300 poto dilista egosi eman dizkio Kataluniako Gurutze Gorriari

2021ko martxoaren 10a
  • Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako 156 gizarte-erakunderekin eta ongintza-erakunderekin lankidetzan aritzen da egunero, eta katearen Kataluniako 250 supermerkatuek hartzen dute parte.
  • Urtea hasi denetik, konpainiak 996.000 kilo premiazko produktu eman dizkie Kataluniako gizarte-erakundeei. 2020an 3.000 tona baino gehiago eman zizkien.
  • COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, konpromiso solidarioa indartu du, eta dohaintzak handitzen jarraitzen du.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 27.300 poto dilista egosi (15.500 kilo) eman dizkio gaur Kataluniako Gurutze Gorriari.

Gaur Gurutze Gorriari egindakoa pandemiaren ondorioz Kataluniako zenbait gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi konpainia egiten ari zaizkien dohaintzetako bat da. Guztira, urtarrilaren 1etik gaur arte, 996.000 kilo eman dizkie elikagaitan (lehorrak zein freskoak) eta norberaren garbitasuneko produktutan. 2020an, ohiko dohaintzak bikoiztu, eta 3.000 tona baino gehiago eman zizkien.

Mercadonak egunero laguntzen die lurralde osoko 156 gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi, hala nola Bartzelonako, Tarragonako, Gironako eta Lleidako lau elikagai-bankuei eta haien erakunde laguntzaileei, Kataluniako Gurutze Gorriari eta elikagaiak ez diren produktuen La Nau bankuari, besteak beste. Erakunde guztietatik, 98 Bartzelonako eskualdeetakoak dira, 27 Tarragonakoak, 22 Gironakoak eta 9 Lleidakoak. Gainera, esan behar da handituz joan dela, pixkanaka, saltzeko egokiak ez diren baina kontsumitzeko moduan dauden produktuen dohaintzak egiten dituzten supermerkatuen kopurua, eta, joan den irailetik, kateak Katalunian dituen denda guztiek parte hartzen dutela (250, guztira).

Urtarrilaren 4an, Mercadonak 21.600 litro Hacendado esne oso eman zizkion Gurutze Gorriari. Ildo horretatik, Josep Quitet Kataluniako Gurutze Gorriko presidenteak eskerrak eman dizkio Mercadonari "COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorio sozialei aurre egiteko erakunde humanitarioari ematen ari den laguntza etengabeagatik", eta zera nabarmendu du: "Gurutze Gorriak joan den urtean eta aurten orain arte 400.000 pertsonari baino gehiagori eman dien laguntza humanitarioa ez litzateke posible izango Mercadonaren moduko enpresekin aliantzak egin gabe”.

Bestalde, Bernat Morales Mercadonaren Kataluniako Kanpo Harremanetako zuzendariak eskertu egin du "Kataluniako gizarte-erakundeak eta ongintza-erakundeak egiten ari diren lana”, eta hau adierazi du: "Aurten jada 996.000 kilo elikagai eman ditugu; hau da, 2020an egindako dohaintza guztien ia % 33". Premiarik handiena duten pertsonen eskaerei erantzuteko konpainiaren elkartasun eta erantzukizun sozialeko helburuak betetzea esan nahi du horrek, eta pozgarria da hori konpainiarentzat”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, Mercadonak Erantzukizun Sozialeko Plan bat garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 290 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta beste zenbait erakunde soziali ere laguntzen die, egunero elikagaiak emanez, eta haiek elikagaiak biltzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartzen du. 2020an, konpainiak 17.000 tona elikagai eman dizkie erakunde horiei guztiei; haietatik 3.000 tona baino gehiago Katalunian eman ditu. Konpainiak lagundu ohi dituen gizarte-erakundeei eta ongintza-erakundeei premiazko produktuak emateko prozesuak indartzea erabaki zuen, eta, harrezkero, kantitate horiek handituz joan dira.

Katalunian, Bartzelonako, Tarragonako, Lleidako eta Gironako 156 gizarte-erakunderi eta ongintza-erakunderi egunero elikagaiak ematen dizkie, eta katearen lurraldeko 250 supermerkatuek hartzen dute parte.

Erantzun integrala eta koordinatua Katalunian

Joan den urteko martxotik, Gurutze Gorriak Erantzun Planak, koronabirusari aurre egiteko martxan jarritakoak, laguntza humanitarioa eman die Katalunian zaurgarritasun-egoeran dauden 415.976 pertsonari, eta 1.039.940 lagun izan dira laguntza horren zeharkako onuradunak. Guztira, 3.646 tona elikagai, oinarrizko laguntzako 110.064 kit eta aurrez ordaintzeko 34.923 txartel banatu dira biztanle ahulenen artean, lurralde osoko 74 zentroren bidez.

Pandemian, 8.200 boluntario berri baino gehiago izan ditu erakundeak, gehienak gazteak, eta haietako asko lehen lerroan egon dira pertsona ahulenei zuzenean laguntzeko.

Krisi honetan, 400 enpresa-lankidetza baino gehiago lortu dira, bai produktu-dohaintzaren bidez, bai ekarpen ekonomikoak eginez, bai beste mota batzuetako lankidetzak lortuz, hala nola espazioak, ibilgailuak edo industria-makinak lagatzea.

Mercadonak 27.300 poto dilista egosi eman dizkio Kataluniako Gurutze GorriariGurutze Gorriaren eta Mercadonaren Kataluniako arduradunak produktu-entregan.

Logo EAktibatu