Mercadonaren esne-dohaintza Arabako Gurutze Gorriari

Mercadonak 2.700 litro esne eman dizkio Arabako Gurutze Gorriari

2021ko maiatzaren 24a
  • La cadena de supermercados ha donado más de 1.600 toneladas de productos de primera necesidad en 2020 en Euskadi a distintas entidades sociales.

Mercadonak 2.700 litro esne eman dizkio Arabako Gurutze Gorriari, behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitu eta pandemiak eragindako krisiari erantzun asmoz.

Imanol Flandes Mercadonaren Kanpo Harremanetako gerenteak adierazi duenez, “pandemiak sortutako salbuespen-egoerari gure ekarpen txikia egiteko Euskadin dohaintzekin egiten ari garen ahaleginaren beste adibide bat da hau”. Arabako Gurutze Gorriak eskertu egin du dohaintza: “produktu hau bereziki behar genuen egoera konplexu honetan, non artatzen ditugun pertsonen kopurua esponentzialki handitu baita COVID-19aren krisiaren ondorioz”.   

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Arabako Gurutze Gorriari ez ezik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei ere laguntzen die egunero, premiazko produktuak emanez. Laguntza horietan, 1.600 tona produktu baino gehiago eman ditu 2020an.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 21 denda ditu Euskadin, eta 2.000 langile baino gehiago, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin. Tokiko produktuaren aldeko apustuari esker, 948.000 kilo Arabako patata Euskolabeldun erosi ditu kanpaina honetan; hau da, aurreko kanpainan baino % 49 gehiago.

2020an, Gasteizko bloke logistikoa eraikitzen amaitu du. Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria eta Burgosko supermerkatuak hornitzen ditu bloke logistiko horrek. Azpiegitura horretan 187 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, eta 480 enplegu sortu ditu.

Arabako Gurutze Gorria

Arabako Gurutze Gorriak ia 1.400 boluntario ditu. Haiei esker, modu batera edo bestera, 25.000 pertsonarengandik gertu egon daiteke, COVID-19aren aurrean ERANTZUN planarekin egin zuen modura. Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskadiko Gurutze Gorria gai da urtean 200.000 pertsonari baino gehiagori erantzun soziala emateko ia 16.000 boluntariori esker.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Mercadonaren esne-dohaintza Arabako Gurutze GorriariMercadonaren esne-dohaintza Arabako Gurutze Gorriari.