Isaac de la Lama (Sevillako Elikagai Bankuko boluntarioa), Marta Rosa (Sevillako probintziaren iparraldeko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria) eta Ignacio Candau (Sevillako Elikagai Bankuko zuzendaria)

Mercadonak 26.500 kilo produktu eman dizkio Sevillako Elikagai Bankuari urtearen hasieraz geroztik

2020ko maiatzaren 14a
  • Konpainiak sendotu egin du erakunde horrekiko lankidetza, eta 6.500 kilo produktu baino gehiago eman dizkio gaur; urdaitegiko produktuak eta esnekiak, nagusiki.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun egoera biziki konplexu honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 86.500 kilo baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan Sevillako probintzian lagundu ohi dituen erakunde sozialei.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Horren ondorioz, konpainiak 6.500 kilo produktu baino gehiago (batez ere, urdaitegiko produktuak eta esnekiak) entregatu dizkio gaur Sevillako Elikagaien Bankuari. Urtea hasiz geroztik 26.500 kilo eman dizkio erakunde horri premiazko produktutan.

Behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromisoan, bere dohaintza-prozesua indartu du elkarlanean aritzen den Sevilla probintziako erakunde sozialekin, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko. Ildo horretatik, aurten 86.500 kilo elikagai baino gehiago banatu ditu probintzian; horietatik, 60.000 kilo Mercadonak laguntzen dituen Sevillako probintziako jantoki sozialetara bideratu dira.

Marta Rosa Sevillako probintziaren iparraldeko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: "Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun egoera bereziki konplexu honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko. Espero dugu dohaintza hauek helburu hori betetzen lagunduko dutela".

Bestalde, Agustín Alcaraz Sevillako Elikagai Bankuaren Fundazioko lehendakariordeak zera esan du: "Mercadonatik etengabe jasotzen ari garen laguntza oso une erabakigarrian iristen ari da Sevillako Elikagai Bankura; izan ere, ezinezkoa denez janaria presentzialki jasotzea, dohaintza horiek aukera ematen digute arreta eskaintzen jarraitzeko, une honetan gero eta jende gehiago etortzen ari baita gure erakunde kolaboratzaileetara laguntza eske".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.500 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 4.304 Espainian, eta 205 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; erakunde horrek giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Isaac de la Lama (Voluntario del Banco de Alimentos de Sevilla), Marta Rosa (Directora de Relaciones Externas de Mercadona para la zona Norte de la provincia de Sevilla) e Ignacio Candau (Gerente del Banco de Alimentos de Sevilla)Luis Manuel Bernal Sevillako Elikagai Bankuko boluntarioa, Mercadonaren produktuak jasotzen.

Luis Manuel Bernal Sevillako Elikagai Bankuko boluntarioa, Mercadonaren produktuak jasotzenLuis Manuel Bernal Sevillako Elikagai Bankuko boluntarioa, Mercadonaren produktuak jasotzen.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta