Mercadonaren logotipoa, denda baten kanpoaldean

Mercadonak 2.500 kilo produktu eman dizkio Gipuzkoako Elikagaien Bankuari

2019ko abuztuaren 06a
  • Mercadonak 921.000 kilo baino gehiago eman ditu premiazko produktuetan 2018an Euskadin.

Mercadonak 2.500 kilo premiazko produktu eman dizkio Gipuzkoako Elikagaien Bankuari. Zehazki, esnea eta olioa eman dizkio. Honenbestez, berritu egin du Mercadonak Gipuzkoara iritsi zenetik hango Elikagaien Bankuarekin duen lankidetza-hitzarmena. Beste zenbait laguntza emateaz gain, premiazko produktuak banatzen ditu egunero Mercadonak, eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuak jakiak biltzeko antolatzen dituen kanpainetan ere parte hartzen du, hitzarmenari jarraikiz.

Produktuak ematean, han izan dira José Manuel Pineda, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Miryam Oca, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzailea. Ocak azaldu duenez, “Gipuzkoako Elikagai Bankuari esker, ekintzen bidez erakutsi dezakegu euskal gizartearekin Mercadonak duen konpromisoa”. Bestalde, Pinedak eskerrak eman ditu “dohaintza honengatik eta Mercadonak egunero ematen duen laguntzarengatik, aukera ematen baitigu pobreziaren aurka lan egiteko lurralde honetan”

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Gipuzkoako Elikagaien Bankuari ez ezik, Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jangela sozialari ere laguntzen dio, egunero, eta Arabako eta Bizkaiko elikagai-bankuei. Lankidetza horiei esker, 921.000 kilo elikagai banatu ziren iaz Euskadin.

Carlos Martínez eta José Manuel Pineda, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko lehendakariordea eta lehendakaria, hurrenez hurren, eta Miryam Oca, Mercadonaren Euskadiko Kanpo Harremanetako gerenteaCarlos Martínez eta José Manuel Pineda, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko lehendakariordea eta lehendakaria, hurrenez hurren, eta Miryam Oca, Mercadonaren Euskadiko Kanpo Harremanetako gerentea.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 18 denda ditu Euskadin: bost Gasteizen (Araba); hiru Bilbon; bana Barakaldon, Basaurin, Santurtzin, Berangon eta Leioan (Bizkaia); eta beste bana Irunen, Eibarren, Oiartzunen, Donostian eta Elgoibarren (Gipuzkoa). Lantaldea 1.640 pertsonak osatzen dute, eta kalitateko enplegu egonkorra dute. Gasteizko bloke logistikoaren bigarren fasea eraikitzeari ekin dio Mercadonak. Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria eta Burgosko supermerkatuak hornituko ditu bloke logistiko horrek. Horretarako, 56 milioi euroko inbertsioa egin du 2018an; horri esker, izoztuen eremua martxan jarriko du, ogia egiteko instalazio bat eraikiko du eta produktu lehorretarako nabe berri bat egingo du, erabat automatizatua. Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 442 milioi euroko erosketak egin dizkiela euskal hornitzaileei 2018an, aurreko urtean baino % 4,5 gehiago; halaber, 73,5 milioi euroko inbertsioa egin du.

Gipuzkoako Elikagaien Bankua

Gipuzkoako Elikagaien Bankua 1997an sortu zen eta, harrezkero, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta inguruko behartsuenei laguntzeko ekinean jarduten da. 2018an, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko 210 boluntarioek 2.500 tona elikagai baino gehiago banatu zizkieten 18.663 onuraduni, 201 erakunde laguntzaileren bitartez; pertsonako 135 kilo, batez beste.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarriko politika

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz, eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 33 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Mercadonak bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari 2011. urtean, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.