Mercadonaren saski-orgak

Mercadonak 2.500 kilo produktu eman dizkio Gipuzkoako Elikagaien Bankuari

2018ko abuztuaren 13a
  • Mercadonak 486.000 kilo baino gehiago eman ditu premiazko produktuetan 2017an Euskadin.
  • Mercadonak “azken minutua” programako elikagaien alorrean eman duen laguntza aintzatetsi dute Gipuzkoako Elikagaien Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko arloak.

Mercadonak 2.500 kilo premiazko produktu eman dizkio Gipuzkoako Elikagaien Bankuari. Zehazki, esnea eta olioa eman dizkio. Honenbestez, berritu egin du Mercadonak Gipuzkoara iritsi zenetik hango Elikagaien Bankuarekin duen lankidetza-hitzarmena. Beste zenbait laguntza emateaz gain, premiazko produktuak banatzen ditu egunero Mercadonak, eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuak jakiak biltzeko antolatzen dituen kanpainetan ere parte hartzen du, hitzarmenari jarraikiz. Zehazki, Mercadonak “azken minutua” programako elikagaien alorrean eman duen laguntza aintzatetsi dute Gipuzkoako Elikagaien Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko arloak.

Produktuak ematean, han izan dira José Manuel Pineda, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Miryam Oca, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzailea. Ocak eskerrona adierazi dio Elikagaien Bankuari: ““azken minutua” programan parte hartzen dugula aintzat hartzeagatik eta baliabide urrikoei egunero laguntzen egiten duzuen lanagatik”. Pinedak, bere aldetik, eskerrak eman dizkio Mercadonari “eguneroko lankidetza iraunkorragatik, lagungarria baita eguneko lana aurrera ateratzeko”.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Gipuzkoako Elikagaien Bankuari ez ezik, Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jangela sozialari ere laguntzen dio, egunero, eta Arabako eta Bizkaiko elikagai-bankuei. Lankidetza horiei esker, 486.000 kilo elikagai banatu ziren iaz Euskadin.

Donación de alimentos de Mercadona al Banco de Alimentos de GipuzkoaJosé Manuel Pineda, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko lehendakaria, eta Miryam Oca, Mercadonaren Kanpo Harremanetarako Euskadiko kudeatzailea.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 16 denda ditu Euskadin: bost Gasteizen (Araba), hiru Bilbon, bat Barakaldon, bat Basaurin eta bat Santurtzin eta bat Berangon (Bizkaia), eta beste bana Irunen, Eibarren, Oiartzunen eta Donostian (Gipuzkoa). Lantaldea 1.422 pertsonak osatzen dute, eta kalitateko enplegu egonkorra dute. Bestalde, amaitu du Gasteizko bloke logistikoa eraikitzeko lehen fasea, 50 milioi euro inbertituta eta 200 lanpostu sortuta. Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 1.308 enpresa txiki eta ertainekin, eta 423 milioi euroren erosketak egin dizkie 2017an euskal hornitzaileei. Mercadonak hemengo produktuen alde egiten du, eta horren adibide dugu datu hau: azken kanpainan, 5.500 tona arrain fresko erosi ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetan; 236.000 kilo Arabako patata, Eusko Labelekoa; 252.000 gurin-opil baino gehiago, eta 12.000 piper baino gehiago.

Gipuzkoako Elikagaien Bankua

Gipuzkoako Elikagaien Bankua 1997an sortu zen eta, harrezkero, elikagaiak alferrik ez galtzeko eta inguruko behartsuenei laguntzeko ekinean jarduten da. 2017an, Gipuzkoako Elikagaien Bankuko 216 boluntarioek 2.500 tona elikagai baino gehiago banatu zizkieten 19.073 onuraduni, 194 erakunde laguntzaileren bitartez; pertsonako 130 kilo, batez beste.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboarekin bat datorren gizarte-ekintza jasangarria

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona lanean ari da besteak beste Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen laguntzeko, bai eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzeko ere, bere kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz eta bere saltokietan lorategi-estalkiak eta lorategi bertikalak eraikiz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Mercadonaren Ingurumena Kudeatzeko Sistema propioak logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea du helburu. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Horrez gain, Mercadonak 140 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko ongintzazko beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainak sustatuz. Halaber, beren dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 27 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzaren kide da. Bestalde, Mercadonak 2011. urtean bere atxikimendua adierazi zion Nazio Batuen Mundu Hitzarmenari, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.