Santiago Miralles, Castellóko Elikagaien Bankuko presidentea eta M. José Sisamón, Castelló eta Valencia Norteko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendaria, elikagai-entregan

Mercadonak 248.000 kilo elikagai eman dizkie Valentziako Erkidegoko erakunde sozialei urte-hasieratik orain arte

2020ko maiatzaren 04a
  • Konpainiak sendotu egin du lagundu ohi dituen erakunde sozialekin duen lankidetza premiazko zenbait produktu emanez, hala nola, pasta, lekaleak, fruta, barazkiak, haragia eta esnekiak.
  • Azken mugimenduen artean, nabarmentzekoak dira Valentzia eta Castelló probintzietako hainbat erakunderi 3.000 kilo baino gehiago eman izana premiazko produktutan eta Alacanteko bi jantoki sozialekin lankidetzan hasi izana.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, eta bizi dugun egoera bereziki konplexu honek sortutako beharrei erantzun die.
  • 2019an, konpainiak 380.000 kilo premiazko elikagai eman zituen Valentziako Erkidegoan.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretatik, urte-hasieratik orain arte, 248.000 kilo elikagai eman dizkie (adibidez, pasta, lekaleak, fruta, barazkiak, haragia eta esnekiak) maiz elkarlanean aritzen den Valentziako Erkidegoko erakunde sozialei, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

Azken mugimenduen artean, alde batetik, joan den astean 3.000 kilo produktu baino gehiago eman zizkien (adibidez, jogurtak eta zukuak) Valentziako Casa Caridadi, Valentziako Sant Joan de Déu jantokiari, Alaquàs eta Alfafar-eko Cáritasi eta Castellóko Elikagai Bankuari, eta, bestetik, lankidetzan hasi da Alacanteko Gastronómica Solidaria Jantoki Sozialarekin eta Noveldako (Alacant) etxez etxeko janari-zerbitzuaren programa solidarioarekin.

Maria José Sisamón Castellóko eta Valencia Norteko Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Valentziako Erkidegoko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin. 2019an, esaterako, 380.000 kilo elikagai eman zizkien. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 240 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 4.130 tona elikagai banatu ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 3.926 Espainian, eta 204 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Castellóko Elikagaien Bankuko presidente Santiago Miralles eta Castelló eta Valencia Norteko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendari M. José Sisamón, elikagai-entreganCastellóko Elikagaien Bankuko presidente Santiago Miralles eta Castelló eta Valencia Norteko Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendari M. José Sisamón, elikagai-entregan.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta