Madrina Fundazioari egindako dohaintzaren unea

Mercadonak 2,4 tona eman dizkio Madrina Fundazioari pixoihaletan eta premiazko produktutan (Madrilen)

2020ko uztailaren 30a
  • Konpainiak erakunde sozialekin duen lankidetza sendotu du, adibidez, Madrina Fundazioarekin, zeini beste dohaintza bat egin baitio —lehen 3,6 tona eman zizkion— eta premiazko zenbait produktu eman baitizkio, hala nola pixoihalak, kakao disolbagarria eta haurrentzako pototxoak, bai eta hasierako, jarraipeneko eta hazkuntzako esnea ere.
  • Mercadonak sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honek sortutako beharrei erantzuteko.
  • Konpainiak, orain arte, 296 tona baino gehiago eman dizkie produktu eta elikagaitan Madrilgo Erkidegoko zenbait erakunde soziali.
  • 2019an, konpainiak 403 tona premiazko elikagai eman zituen Madrilgo Erkidegoan bakarrik.

Mercadonak, supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentaren konpainiak, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Hala, bere dohaintza-prozesua berriro jarri du martxan Madrilgo Erkidegoko erakunde sozialekin, zeinekin maiz jarduten baita elkarlanean, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko.

José Antonio Rueda Mercadonaren Madrilgo Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun Madrilgo Erkidegoko elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin —2019an, 403 tona elikagai eman zituen Madrilgo Erkidegoan—. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan pertsona ahulenen beharrei erantzuteko”.

Bestalde, Madrina Fundazioak hau esan du: “Mercadona maitea: ez dakigu nola eskertu keinu hau, dohaintza hau; izan ere, oporrak direla eta ate guztiak ixten ari diren eta gosea bera den une honetan, zuen dohaintza jasotzeak indartsuago egiten gaitu. Madrina Fundazioaren izenean, eskerrak ematen dizkizuegu gaurko dohaintzagatik; izan ere, nahiz eta uda izan, Madril gosea pairatzen ari da”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 270 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 8.918 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 8.518 Espainian, eta 400 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenetik berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak.

Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.  Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Madrina Fundazioari egindako dohaintzaren uneaMadrina Fundazioari egindako dohaintzaren unea.

Logo EAktibatu