Arabako patata-poltsa bat Mercadonaren salmenta-lerro batean.

Mercadonak 236.000 kilo Arabako patata erosi ditu, aurreko kanpainan baino % 96 gehiago

2017ko maiatzaren 19a
  • Hurbileko fruta eta barazkien aldeko apustuaren barnean, Arabako patata —Euskolabelduna, Udapa S. Coop. hornitzailearena— saldu da Mercadonaren Euskadiko eta Nafarroako dendetan, irailetik apirilera bitartean. 

Mercadonak hurbileko produktu freskoen alde —eta, zehazki, hurbileko fruta eta barazkien alde— egiten du, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak 236.000 kilo Arabako patata, Euskolabelduna, erosi ditu kanpaina honetan; horrek esan nahi du % 96 baino gehiagoko hazkundea izan dela aurreko kanpainarekin alderatuta. Arabako Udapa S. Coop. hornitzailearen patata saldu da Mercadonaren Euskadiko eta Nafarroako supermerkatuetan 2016ko irailetik 2017ko apirilera bitartean, kanpainak iraun duen denbora-tartean, hain zuzen.

2016an, Mercadonak Espainiako 124.000 tona patata baino gehiago erosi ditu; aurreko kanpainan baino % 8 gehiago. Mercadonak merkaturatzen duen patataren % 80 baino gehiago Espainiakoa da, eskualde hauetako tokiko 50 ekoizlerekin baino gehiagorekin duen lankidetzaren emaitza: Euskadi, Gaztela eta Leon, Murtzia, Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Balearrak eta Kanariak.

Iaz, Mercadonak eta beraren bitarteko hornitzaileek Nekazaritzako Elikagaien Kate Jasangarria (CASPOPDONA) indartzen jarraitu dute, nekazaritzaren, arrantzaren eta abeltzaintzaren sektoreekin batera, lehen sektorea indartzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Euskadin, azken kanpainan 236.000 kilo Arabako patata baino gehiago erosteaz gain, 3.900 tona arrain fresko ere erosi dira (legatza, hegaluzea, antxoa, sardina, txitxarroa, berdela, lirioa eta oilarra), bai Bizkaiko kostaldean, bai Gipuzkoakoan, eta 40.000 kilo kiwi baino gehiago.

Mercadonak harreman komertziala du 1.240 euskal ETErekin, eta, 2016an, 370 milioi euroren erosketak egin dizkie euskal hornitzaileei; horrek % 17ko hazkundea ekarri du, aurreko urtearekin alderatuta. Halaber, beraren bitarteko hornitzaile fabrikatzaileekin batera, 66,6 milioi euro inbertitu ditu Euskadin.

Mercadona Euskadin

Mercadonak apustu irmoa egin du Euskadiren alde. 13 denda ditu dagoeneko (bost Gasteizen, hiru Bilbon eta bana Barakaldon, Basaurin, Eibarren, Irunen eta Oiartzunen), eta 691 langile, denak kalitateko enplegu egonkorrarekin.

Bloke logistiko bat ari da eraikitzen Gasteizen 2015eko abuztutik, eta lehen fasea 2017an bukatzea aurreikusten du. 50 milioi euroko inbertsioa egin beharko da, eta 100 lanpostu baino gehiago sortuko ditu.

Mercadonaren erantzukizun sozial korporatiboaren barruan, premiazko produktuen 166,8 tona eman ditu, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin, Gasteizko Babesgabetuen Andra Mariaren gizarte-jantokiarekin eta Bilboko eta Gasteizko Behartsuen Haurridetxoak kongregazioarekin duen lankidetzaren bidez.