Jesús Mediavilla Valladolideko Elikagai Bankua Fundazioko lehendakaria, eta Laura del Palacio Mercadonaren Valladolideko Kanpo Harremanetarako zuzendaria

Mercadonak 20.000 kilo produktu eman dizkio Valladolideko Elikagai Bankuari

2021ko abuztuaren 31a
  • Konpainiak sendotu egin du erakundearekiko lankidetza, eta premiazko produktuak eman dizkio, hala nola olioa, arrain-kontserbak eta haragia.
  • Mercadonak konpromisoa du eskualdeko zenbait gizarte- eta ongintza-erakunderekin, eta konpromiso horri eusten dio 38 jantoki soziali produktuak emanez egunero.
  • Mercadonak 1.437 tona elikagai banatu zituen iaz eskualdean, 24.000 erosketa-orga betetzeko beste; aurreko urtean baino % 35 gehiago.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Ildo horretan, konpainiak 1.437 tona premiazko produktu baino gehiago banatu ditu 2020an eskualdeko hainbat erakunde sozialen artean, eta 20 tona premiazko elikagai eman dizkio Valladolideko Elikagai Bankua Fundazioari bizi dugun egoera bereziki zail honetan behartsuenen beharrei erantzuteko. Gaur egin du entrega, gizarte-erakundeak Valladolideko Argales industrialdean dituen nabeetan.

Laura del Palacio Mercadonaren Valladolideko Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau nabarmendu du: “Konpainiak, behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko konpromiso irmoan, bere Eredu Arduratsua indartu du, eta elkarlanean jardun du Valladolideko eta probintziako elikagai-bankuekin eta jantoki sozialekin. Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu gure erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: egin behar den guztia egitea bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan premiarik handiena duten eskaerei erantzuteko.

Bestalde, Jesús Mediavilla Valladolideko Elikagai Bankua Fundazioko lehendakariak konpainiaren laguntza eskertu du, eta zera azpimarratu du: "Aurten ere, eta, aurten bereziki, COVID-19a dela eta hainbeste pertsona behartsu izan dugunez, Mercadonak enpresa solidarioa izaten jarraitu du. Eskerrik asko Mercadonari, gure Fundazioko boluntario guztien izenean, hainbesteko beharra dagoen garai zail hauetan erakutsi duen eskuzabaltasunagatik".

2020an, Mercadonak produktu-dohaintza gehiago egin zituen, 24.000 erosketa-orga betetzeko beste; aurreko urtean baino % 35 gehiago, eskualdeko 38 jantoki sozialekin baino gehiagorekin lankidetzan jardunez, eta konpainiak presentzia duen eskualdeko Elikagai Bankuen, Gurutze Gorriaren eta Elizbarrutiko Cáritasen bidez.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere.

Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumen Kudeaketako Sistema propio bat du, Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarritua eta helburu hauek dituena: logistikaren optimizazioa, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea.

Ildo horretatik, Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari da 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta plastikozko hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, 2011tik, Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez.

Jesús Mediavilla Valladolideko Elikagai Bankua Fundazioko lehendakaria, eta Laura del Palacio Mercadonaren Valladolideko Kanpo Harremanetarako zuzendariaJesús Mediavilla Valladolideko Elikagai Bankua Fundazioko lehendakaria, eta Laura del Palacio Mercadonaren Valladolideko Kanpo Harremanetarako zuzendaria.