Mercadonaren produktu-entrega Nafarroako Elikagai Bankuari

Mercadonak 20.000 kilo baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Nafarroako Elikagai Bankuaren Fundazioari

2020ko abuztuaren 27a
  • Supermerkatu-kateak 257.000 kilo baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan Nafarroako zenbait erakunderi.

Mercadonak 20.000 kg baino gehiago eman dizkio premiazko produktutan Nafarroako Elikagai Bankuaren Fundazioari (NEB). Behar handiena duten kolektiboei laguntzen jarraitzeko, Mercadona supermerkatu-kateak 20.000 kilo baino gehiago eman dizkio gaur elikagaitan NEB fundazioari; besteak beste, lekaleak, olioa, arroza, pasta eta esnea. Gainera, garbiketa- eta higiene-produktuak ere eman dizkio, hala nola lixiba, zoru-garbigarria, xanpua, gela, hortzetako pasta eta pixoihalak.

Produktuak ematean, han izan dira Joaquín Fernández, Nafarroako Elikagai Bankuko lehendakaria, eta Imanol Flandes, Mercadonaren Nafarroako Kanpo Harremanetarako zuzendaria. Flandesen hitzetan, “COVID-19 gaitzak eragindako egoera berezian, Mercadonak erakutsi du jarraitzen duela elikagai-dohaintzak areagotzen, behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko”. Fernándezek, bestalde, eskertu egin ditu “gaurko dohaintza eta Mercadonak NEB fundazioari etengabe ematen dion laguntza, garai honetakoa bereziki, pandemiaren ondorioz gero eta pertsona gehiago artatzen ditugu eta”.  

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Mercadonak, Nafarroako Elikagai Bankuari ez ezik, Ilundain Haritz Berri Fundazioari, Iruñeko Behartsuen Haurridetxoari, Paris 365 jangela solidarioari, Lizarrako Tailer Eskolari, Tuterako Villa Javier jangela solidarioari eta Tafallako San Francisco Javier etxeari ere laguntzen die, egunero, premiazko produktuak emanez. Laguntza horietan, 257.000 kilo elikagai baino gehiago eman ditugu 2020an.

Mercadona Nafarroan

Mercadonak 11 denda ditu Nafarroan: hiru Iruñean (Gipuzkoa etorbidean, Sanduzelaiko etorbidean, eta Antso Azkarraren etorbidean) eta bana Antsoainen, Arangurenen, Barañainen, Burlatan, Eguesibarren, Lizarran, Tafallan eta Tuteran. Denda guztietako langileak batuta, 630 dira guztira, eta kalitateko lan egonkorra dute. Mercadonak Nafarroaren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 480 milioi euroren erosketak egin dizkiela Nafarroako hornitzaileei 2019an. Gainera, Mercadonak hurbileko fruta eta barazkien alde egiten du, eta, apustu horren ondorioz, supermerkatu-kateak Nafarroa AGBko 13.600 kilo zainzuri, 5.350 tona tipula eta 230 tona piper gorri erosi ditu kanpaina honetan.

Nafarroako Elikagai Bankua Fundazioari buruz

Nafarroako Elikagai Bankua (NEB) ongintzako fundazio bat da, irabazi-asmorik gabea, eta Espainiako Elikagai Bankuen Federazioan (FESBAL) eta Europakoan (FEBA) sartua dago. 1995ean sortu zen, eta haren helburua da gizarte-bazterkerian edo horretarako arriskuan dauden pertsonen elikadura-kondizioak hobetzea, integraziorako bidean aurrera egiteko, eta era berean, elikagaiak alferrik galtzea ekiditea. 2019an, NEBeko 181 boluntariok 3.165 tona elikagai banatu zituzten, Nafarroako 180 erakunde sozialen bidez. NEBek ia 22.766 erabiltzaile ditu, eta boluntarioen lan horri esker, 139 kilo eman zaizkio haietako bakoitzari.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Nafarroako Elikagai Bankuarekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Nafarroako bost jantoki soziali: Tuterako Villa Javier, Tafallako San Francisco Javier etxea, eta Iruñeko eskualdeko Ilundain Fundazioa, Paris 365 eta Behartsuen Haurridetxoen egoitza. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen ditu, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten.

Mercadonaren produktu-entrega Nafarroako Elikagai BankuariMercadonaren produktu-entrega Nafarroako Elikagai Bankuari.

Logo EAktibatu