Mercadona eta Mallorcako Elikagai Bankua fundazioa lankidetza-hitzarmena sinatzen

Mercadonak 20 tona premiazko produktu eman dizkio Mallorcako Elikagai Bankua fundazioari

2020ko irailaren 02a
  • Konpainiak bikoiztu egin du ongintza-erakunde horri urtean egiten dion ekarpena, eta, gaur, 20 tona oinarrizko produktu eman dizkio (olioa, atuna, tomate frijitua, dilistak, babarrunak eta garbantzuak), lankidetza-hitzarmena sinatzearekin batera.
  • COVID-19ak eragindako egoera berezian, konpainiak indartu egin ditu dohaintzak, eta 123 tona produktu eta elikagai banatu ditu, urte-hasieraz geroztik, Balear Uharteetako erakunde sozialen artean.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak 20 tona premiazko produktu eman dizkio, gaur, asteazkena, Mallorcako Elikagai Bankua fundazioari (olioa, atuna, tomate birrindu eta frijitua, dilistak, babarrunak eta garbantzuak).

Gaur goizean berritu duten lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da dohaintza hori. Hitzarmen horren arabera, ongintza-erakunde horrek premia zehatzak zein diren atzematen du, eta hori kontuan hartuta banatzen dira elikagaiak erakunde horren onuradun diren irabazi-asmorik gabeko 69 entitateen artean, eta elikagai guztiek egoera ezin hobean iritsi behar dute azken kontsumitzailearengana.

Mercadonak indartu egin ditu Balear Uharteetan ohiko lankide dituen erakundeentzako dohaintzak, COVID-19ak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezia kontuan izanik. Ildo horretatik, urdaitegiko hiru tona produktu eman zizkion Elikagai Bankuari apirilean, eta, orain, bikoiztu egin du urteko ekarpena kolektibo behartsuenen eskaerei erantzun ahal izateko.

Raimundo de Montis Mallorcako Elikagai Bankua fundazioko lehendakariak balio handia eman dio "Mercadonarekin hasieratik izan dugun harreman bikainari, bai zentroetan urtero egiten diren Kilo Bilketetan, bai lankidetza-hitzarmenetan. Beraz, patrono-bilkuraren, zuzendaritza-taldearen, boluntarioen eta nire izenean eskerrak eman nahi dizkiot harreman bikain horregatik, eta gustatuko litzaidake haren langile guztiengana iristea hitz hauek".

Bestalde, Bárbara Ordás Balear Uharteetako Mercadonaren Kanpo Harremanetarako zuzendariak eskertu egin dio erakundeari “premia gehien duten pertsonei laguntzeko egiten duen lan altruista hori, martxoaz geroztik indartu behar izan duena, gainera”. Zuzendariak nahi luke "konpainiak egin duen ekarpenak balio izatea, ahal den neurrian, hainbeste familiaren premiak arintzeko".

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildoren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, guztiak ere hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri.

Politika horren barruan, Mercadonak konpromiso soziala du dendak eta jarduera dituen inguruneetako herritarrekin. 2020an indartu egin behar izan du jarduera hori, osasun-krisiak eragindako egoeraren ondorioz, eta, egoera horri erantzunez, 123 tona elikagai eta premiazko produktu banatu ditu urte-hasieraz geroztik, 2.000 erosketa-orga baino gehiago betetzeko adina.

Ildo horretatik, konpainiak Balear Uharteetako hamar ongintza-erakunde eta jantoki sozialekin jarduten du lankidetzan, eta aurten Palmako Hermanitas de los Pobres kongregazioari ere premiazko produktuak ematen hasi da, eta dagoeneko hiru supermerkatuk ematen dizkiete egunero elikagaiak jantoki sozialei —Palmako Tardor eta Incako Sor Isabel Bonní—.

Mercadona eta Mallorcako Elikagai Bankua fundazioa lankidetza-hitzarmena sinatzenMercadona eta Mallorcako Elikagai Bankua fundazioa lankidetza-hitzarmena sinatzen.

Logo EAktibatu