Raimundo de Montis Mallorcako Elikagai Bankua Fundazioko lehendakaria, Bárbara Ordás Balear Uharteetako Kanpo Harremanetarako Zuzendariarekin

Mercadonak 20 tona premiazko produktu eman dizkio Mallorcako Elikagai Bankua Fundazioari

2021ko uztailaren 28a
  • Supermerkatuen konpainiak sendotu egin du erakunde horrekin duen lankidetza, eta, urteroko lankidetza-hitzarmena berritu ondoren, 20 tona produktu baino gehiago eman dizkio aurten; besteak beste, pasta, arroza, lekaleak, galletak eta pixoihalak.  
  • Mercadonak lankidetzan dihardu Balear Uharteetako 14 ongintza-erakunderekin, eta, horrenbestez, 173 tona premiazko produktu eman dizkie urtea hasiz geroztik.  

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak, gaur (asteazkena), hogei tona premiazko produktu eman dizkio Mallorcako Elikagai Bankua Fundazioari —besteak beste, pasta, arroza, lekaleak, galletak eta pixoihalak—, egoera ahulenean dauden kolektiboen ondoan egoteko duen konpromiso irmoaren ondorioz. Konpromiso hori indartu egin du osasun- eta ekonomia-krisian zehar.

Gaur goizean berritu duten urteroko lankidetza-hitzarmenaren barruan sartzen da dohaintza. Hitzarmen horren arabera, Elikagai Bankuaren onuradun diren irabazi-asmorik gabeko ehun bat erakunderen artean banatu behar dira elikagaiak. Gutxi gorabehera 35.000 lagunen beharrak aseko dira horrela.

Raimundo de Montis Mallorcako Elikagai Bankua Fundazioko lehendakariak nabarmendu egin du "Mercadonaren etengabeko laguntza eta bi erakundeen artean dagoen harreman bikaina. Mercadonaren laguntza urtero jasoko dugula jakiteak lasaitasuna ematen digu”.

Bárbara Ordás Balear Uharteetako Kanpo Harremanetarako Zuzendariak, berriz, zera adierazi du: "Pozgarria da Elikagai Bankuarekin lan egitea, bai gure dohaintza pribatuen bidez, bai Kilo-bilketen bidez. Eskerrak eman nahi dizkiogu erakundeari bere lan eta dedikazio altruistagatik, funtsezkoak baitira Balearretako gizartearentzat”.

Mercadonak konpromiso soziala du dendak dauden eta jarduten duen eremuetako bizilagunekin. Balear Uharteen kasuan, supermerkatu-konpainiak 173 tona elikagai baino behiago eman dizkie aurten hango jantoki sozial eta beste ongintza-erakunde batzuei; 2.900 erosketa-orgaren baliokidea, gutxi gorabehera.

Ildo horretan, Mallorcako Elikagai Bankuarekin, Menorcako Maó eta Ciutadella udalerrietako elikagai-bankuekin, Ibiza eta Formenterako Elizbarrutiko Cáritasekin eta Balear Uharteetako hamar jantoki sozialekin du Mercadonak lankidetza. Zehazki esanda, Mallorcan egunero banatzen dizkie elikagaiak jantoki hauei: Sor Isabel Bonnín, Estrellas & Duendes, Refugi del Pare Gaspar Aguiló, Tardor, Behartsuen Haurridetxoak, Can Gazà eta Ebenezer Maranata. Ibizan, berriz, Vila, Santa Eulària des Riu eta Sant Antoni de Portmanyko jantoki sozialei; Ibiza eta Formenterako Elizbarrutiko Cáritasek kudeatuak guztiak.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika bat Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Elikagai-dohaintzak egiteaz gain, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona, dendak trencadisezko muralekin apainduz. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Horretarako, Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, ekonomia zirkularrean oinarritua eta helburu hauek dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea, hondakinak kudeatzea, modu jasangarrian ekoiztea eta plastikoa murriztea. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da Mercadona, bere Totaler Hornitzaileekin batera, 6.25 Estrategian lanean ari dela 2025ean helburu hirukoitz bat lortzeko: plastikoa % 25 murriztea, plastikozko ontzi guztiak birziklagarriak izatea, eta material horren hondakin guztia birziklatzea. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Bestalde, Mercadona Nazio Batuen Mundu Hitzarmeneko bazkide da 2011. urtetik; hitzarmen horrek giza eskubideen, lan-arauen, ingurumenaren eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak jasotzen ditu.

Raimundo de Montis Mallorcako Elikagai Bankua Fundazioko lehendakaria, Bárbara Ordás Balear Uharteetako Kanpo Harremanetarako ZuzendariarekinRaimundo de Montis Mallorcako Elikagai Bankua Fundazioko lehendakaria, Bárbara Ordás Balear Uharteetako Kanpo Harremanetarako Zuzendariarekin.