Arto gozoa eta kontserbako ilarrak Mercadonaren supermerkatu bateko linealean

Mercadonak % 20 baino gehiago handitu du arto gozoaren eta kontserbako ilarren salmenta, kontsumitzailearen ohitura-aldaketen ondorioz

2020ko maiatzaren 23a
  • Produktu horien salmentak gora egin du azkenaldian, bezeroa plater arinagoak prestatzen hasi baita udari begira. Artoa Nafarroan eta Albaceten ekoizten da, eta ilarra, Nafarroan eta Zaragozan.
  • Prestaketa-lanak, berriz, Cidacos Totaler Hornitzaileak egiten ditu, Autolen (Errioxa).

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak % 20 baino gehiago handitu du arto gozoaren eta kontserbako ilarren salmenta, kontsumitzailearen ohitura-aldaketen ondorioz, “Nagusia” (bezeroa) plater arinagoak prestatzen hasi baita udari begira. Mercadonaren arto gozoa entsaladetarako erabiltzen da normalean, eta Mercadonaren kontserbako ilarra, gisatu, entsalada edo hornigaietarako.

Produktu horiek Cidacos Totaler Hornitzaileak prestatzen ditu Autolgo (Errioxa) instalazioetan. Lehengaia Nafarroa eta Albacetetik ekartzen du, artoaren kasuan, eta Nafarroa eta Zaragozatik, ilarraren kasuan.

Espainiako produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Konpainiak lehen sektorearekin dituen akordio komertzialei esker, Mercadonak 9.500 nekazari, 12.000 arrantzale eta 6.700 abeltzainekin lan egiten du. Gainera, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak arlo horretan izandako zenbait ekimenen alde egiten du.

Era berean, Mercadonak bidezko merkataritza-praktikak defendatzen ditu, eta urteak dira Merkataritzako Jardunbide Egokien Kodearekin bat egin zuela elikadura-kontratazioaren alorrean. Borondatezko akordio hori beste urrats bat da bidezko merkataritza-jardunbideak sustatzeko; akordioa Elikadura-katearen Funtzionamendua Hobetzeko Neurrien Legearen esparruan biltzen da, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak (MAPA) sustatua da, Espainiako nekazaritzako elikagaien elkarte batzuekin eta besteekin lankidetzan.

Arto gozoa eta kontserbako ilarrak Mercadonaren supermerkatu bateko linealeanArto gozoa eta kontserbako ilarrak Mercadonaren supermerkatu bateko linealean

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta