Oriol Dolader (Banc dels Aliments) eta Joan Gili (Mercadona) elikagai-entregan

Mercadonak 167.000 kilo baino gehiago eman dizkie premiazko produktutan Bartzelonako Banc dels Alimentsi eta jantoki sozialei

2020ko apirilaren 21a
  • Sendotu egin ditu elikagai-dohaintzak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, bizi dugun ezohiko konplexutasuneko egoera honetan behar handiena duten herritarren eskaerei erantzuteko.
  • Gaur, 35.520 kilo dilista-pakete (37 palet) eman dizkio Bartzelonako Banc dels Alimentsi.
  • Dohaintzan emandako 167.600 kiloetatik, 55.000 Bartzelonako jantoki sozialei banatu zaizkie; konpainiak egunero ematen dizkie produktuak.

Mercadonak —supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia— 167.600 kilo eman dizkie (240 palet baino gehiago) premiazko produktutan Bartzelonako Banc dels Alimentsi eta une honetan irekita dauden eta konpainiak laguntza eman ohi dien Bartzelona probintziako 18 jantoki soziali, COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Produktu hauek eman dizkie, besteak beste: haragi-bolak, indioilar-kuboak, oilaskoa, zopa-salda, barazki-kremak eta esnezko postreak.

Bartzelonako Banc dels Alimentsi 112.600 kilo elikagai eman dizkio guztira konpainiak. Lehenengo dohaintza martxoaren 27an egin zen, eta 7.333 kilo elikagai eman ziren (18 palet); bigarrena apirilaren 1ean eta 2an egin zen, eta guztira 10.702 kilo eman ziren (28 palet), eta horrela beste entrega batzuk egin ditu. Gaur, berriz, 35.520 kilo lekale eman ditu (37 pale), zehazki dilistak.

Hala, Mercadonak bat egin du Banc dels Aliments Fundazioak COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian egindako deiarekin, behar handiena duten herritarren eskaerei, ahal duen neurrian, erantzuteko eta egoera arintzen laguntzeko.

Era berean, behar handiena duten kolektiboei arreta ematen jarraitzeko, Mercadonak indartu egin du Bartzelona eskualdean irekita dauden jantoki sozialekin duen lankidetza (maiz aritzen da haiekin elkarlanean) premiazko produktuak emanez: guztira 55.000 kilo eman dizkie, joan den martxoaren 27az geroztik. Ildo horretatik, gaur, apirilak 21, 2.400 kilo elikagai baino gehiago eman dizkio Formació i Treball Fundazioari.

Joan Gili Bartzelonako Mercadonako Kanpo Harremanetarako zuzendariak hau adierazi du: "Bizi dugun egoera berezi hau oso aldakorra da, eta bizkorrak izan behar dugu erabaki eta planteamenduetan, helburu bakar bat izanik: bizi dugun konplexutasun handiko egoera berezi honetan pertsona ahulenen beharrei erantzutea. Hiru aste baino gehixeagoan 167.000 kilo elikagai baino gehiago ematea izan da gure ekarpen txikia”.

Bestalde, Lluís Fatjó-Vilas Bartzelonako Banc dels Alimentseko zuzendariak hau adierazi du: “COVIDak eragindako konfinamenduaren ondoriozko gizarte-larrialdiak azkar jokatzera behartu gaitu. Elikagai-stockak handitu eta banaketa bizkortu behar izan dugu jende gehiagorengana iristeko. Horretaz gainera, plater prestatuak banatzeko programa berri bat jarri dugu martxan, eta han laguntza handia izan dira Mercadonak berriki egin dituen dohaintzak”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain justu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana. Konpainiaren alderdi sozial eta etikoa garatzeko, zenbait jarduera-ildo jasangarri erabiltzen ditu planak, hazkuntza partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri, guztiak ere.

Politika horri jarraituz, Kataluniako lau elikagai-bankurekin eta beste erakunde sozial batzuekin elkarlanean aritzeaz gain, beste zenbait produktu ere ematen dizkie supermerkatu-kateak Kataluniako 35 jantoki soziali. Dohaintza egunero egiten da, astelehenetik larunbatera bitartean, Mercadonaren baliabide logistikoei eta giza baliabideei esker. Mercadonak jantoki sozialetara eramaten ditu produktuak, eta kalitate- eta segurtasun-kondiziorik onenetan banatzen, boluntarioek, gero, otorduak presta ditzaten. 2020an, orain arte, konpainiak 477 tona elikagai eman ditu Katalunia osoko erakunde sozial horien artean.

Oriol Dolader (Banc dels Aliments) eta Joan Gili (Mercadona) elikagai-entreganOriol Dolader (Banc dels Aliments) eta Joan Gili (Mercadona) elikagai-entregan.

Mercadonaren dohaintza Bartzelonako Banc dels AlimentsiMercadonaren dohaintza Bartzelonako Banc dels Alimentsi.

Kamioi trailerra Bartzelonako Banc dels Alimentsen egoitzara iristenKamioi trailerra Bartzelonako Banc dels Alimentsen egoitzara iristen.

HauEZINdaGELDITU Hau Pasatuko Da eta