Mercadona Logo Puerta

Mercadonak 1.600 denden langa gainditu du Espainian

2016ko urriaren 28a
  • 35 urteko hazkundearen ondoren, Mercadonak 1.600 supermerkatu baino gehiago ditu dagoeneko Espainian, 2016ko orain arteko hilabete hauetan 133 milioi euroko inbertsioa egin duelarik.
  • Denda bakoitzaren eraikuntzan, toki jakin horretako 60 hornitzailek hartu dute parte batez beste, 100 pertsonari enplegua emanez.

Mercadonak 32 supermerkatu berri zabaldu ditu 2016ko hilabete hauetan, espainiar lurraldean dituen denden kopurua 1.601era igoz. Beste 28 saltokitan eraberritze lanak ere egin ditu, bere Giroka Sailkatutako Dendaren eredura egokitzeko, eta katearen estandarrekin bat ez zetozen bost itxi egin ditu. Dendak zabaldu eta eraberritzeari zuzendutako inbertsioa 133 milioi eurokoa izan da hilabete hauetan.

1.600 supermerkatuetako langa bi irekitze berrirekin gainditu du gaur: bata Madrilgo Herrera Oria Enpresa Parkean, Urduña kaleko 6. zenbakian, hain zuzen, eta bestea Kanaria Handia uhartean, San Bartolomé de la Tirajana udalerriko El Hornillo aldean.

Supermerkatu berrien eraikuntzak eta badirenen egokitzeak 133 milioitik gorako inbertsioa ekarri dute 2016ko ekitaldiko hilabete hauetan. Inbertsio honen isla, batez besteko 60 hornitzaileek 100 pertsona baino gehiago enplegatu dituzte denda bakoitzaren eraikuntza fasean, hauei gehitu behar zaizkielarik lan horien diseinu eta egikaritze proiektuaren elaborazio eta kontratazio lanetan 12 hilabetez jarduten den talde teknikoko partaideak.

20.831 milioiko fakturazioarekin, aurreko urtekoa baino %3 handiagoa, eta 611 milioiko irabaziekin, %12 gehiago, itxi zuen Mercadonak 2015a. Mercadonak sortutako jarduerak gure herrialdeko garapen ekonomiko eta soziala sustatu du 2015ean; hala adierazten du egin dituen erosketen %85a espainiar produktu eta zerbitzuek osatu izanak; 15.390 milio eurotik gora urtean, hain zuzen ere.

Gainera, Portugalen nazioartekotzen hasteko prozesua abiatu behar duela zabaldu du Mercadonak duela gutxi. Lehenengo fase baterako konpainiaren helburua 2019an ateak zabalduko lituzketen 4 supermerkatu instalatzea da, aurreikusita dagoen hasierako inbertsioa 25 milioi eurokoa izanik eta 200 lanpostu sortuz.