Mercadonaren logotipoa denda baten fatxadan

Mercadonak 1.500 tona tona elikagai banatu ditu 2020an Andaluziako erakunde sozialen artean

2020ko ekainaren 23a
  • Konpainia beste 16 jantoki sozialekin hasi da lankidetzan aurten, egunero produktu freskoak eta gertukoak emanez, eta, beraz, gaur egun, jada Andaluziako 70 jantoki sozialekin lan egiten du.
  • Konpainiak sendotu egin du elikagai-bankuekin, jantoki sozialekin eta autonomia erkidegoko beste ongintza-erakunde batzuekin duen lankidetza COVID-19 gaitzak eragin duen egoera berezian, ezohiko konplexutasuneko egoera honek sortutako beharrei erantzuteko

Mercadonak, supermerkatu fisikoak eta onlineko salmenta batzen dituen konpainia izanik, bere Eredu Arduratsua sendotu du COVID-19 gaitzak eraginda herrialdeak bizi duen egoera berezian. Andaluziaren kasuan, 2020an, orain arte, 1.500 tona premiazko produktu eman dizkie elkarlanean aritzen den erakunde sozialei. Zehazki, Mercadonak urteak daramatza lankidetzan Andaluziako elikagai-bankuekin, elikagaiak emanez eta "Kilo-bilketetan" parte hartuz, eta ongintzako erakundeekin —hala nola jantoki sozialekin—, egunero produktu freskoak eta gertukoak emanez.

Behar handiena duten kolektiboen ondoan egoteko duen konpromisoan, bere dohaintza-prozesua indartu du, eta neurri berriak ezarri ditu pertsonen segurtasuna nahiz erakunde horien hornidura bermatzeko. Horren erakusgarri da aurten Andaluziako beste 16 jantoki sozialekin hasi izana lankidetzan. Beraz, gaur egun, jada eskualdeko 70 jantoki sozialekin dihardu elkarlanean.

Mercadona erakunde hauekin hasi da, besteak beste, berriki lankidetzan: Don Bosco Fundazioak Kordoban eta Jaénen kudeatutako Familiako Sukalde Komunitarioak; Bazako San José etxea eta Guadixeko Santa Teresa Jornet etxea, biak Granadako probintzian; Almeria hiriburuko Comunidad Adoratrices eta Comunidad Juana M. Condesa Lluch; Jerez de la Fronterako Brote de Vida elkartea (Cádiz) eta Arahaleko Cruz Blanca Fundazioa (Sevilla).

Pedro Mariscal Andaluziako, Ceutako eta Melillako Elikagai Bankuen Federazioko lehendakariak eskerrak eman dizkio Mercadonari: "beti aritu da elikagai-bankuekin lankidetzan, behartsuenei laguntzeko lagungarriak zaizkigun askotariko elikagaiak emanez. Etengabeko harremana dugu konpainiarekin, eta horrek lagundu egiten du hark gure beharrak ezagut ditzan eta erraztu bi erakundeon arteko harremana ona izan dadin. Mercadonaren moduko enpresen laguntzarik gabe eta herritarren laguntzarik gabe, ezinezkoa litzateke gaur egun bizi dugun osasun- eta ekonomia-krisi honek eragiten dieten familia guztiek dituzten beharrak asetzea. Une zail hauetan, Mercadona elkartasunaren eta konpromisoaren erreferente eta eredu da guretzat”.

Gizarte-ekintza jasangarriko politika, Mercadonaren enpresa-erantzukizun sozialean integratua

Mercadonak, gizartetik jasotzen duenaren zati bat gizartearekin partekatzeko konpromisoaren barruan, aipatutako Erantzukizun Sozialeko Plana garatu du, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horren testuinguruan, Mercadonak Espainiako eta Portugalgo 265 jantoki soziali baino gehiagori, 60 elikagai-bankuri baino gehiagori eta gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere laguntzen die, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko antolatzen dituzten kanpainetan parte hartuz.

2020an, orain arte, 7.013 tona elikagai eman ditu guztira konpainiak erakunde horien artean; 6.746 Espainian, eta 268 Portugalen. Kantitate horiek handituz joan dira martxoaren 26an, COVID-19 gaitzak konpainiaren prozesuetan eragindako etenaren ondoren, konpainiak erabaki zuenean berriro aktibatzea enpresak lagundu ohi dituen jantoki sozialei eta elikagai-bankuei premiazko produktuak emateko prozesuak. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 32 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da Mercadona. Askotariko desgaitasunak dituzten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko Planaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, Totaler Hornitzaileekin elkarlanean jardunez. Gainera, lanean ari da Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Mercadonaren dohaintza Jerez de la Fronterako Brote de Vida elkarteari (Cádiz)Mercadonaren dohaintza Jerez de la Fronterako Brote de Vida elkarteari (Cádiz).

Mercadonaren dohaintza Sevillako Elikagai BankuariMercadonaren dohaintza Sevillako Elikagai Bankuari.

Logo EAktibatu