Bezero batzuk Mercadonaren supermerkatu batean erosketak egiten

Mercadonak 150 milioi euro bideratu ditu bere produktuen prezioak berriro ere jaisteko

2024ko uztailaren 15a
  • Oraingo jaitsiera otsailean egindakoari gehituta, 2024an 1.000 produktu baino gehiago jaitsi dira prezioz. Konpainiak kostu-prezioen jaitsierak JSPetan nabaritzeko eta salmenta-estrategiak indartzeko hartu duen konpromisoaren emaitza da beheratze hau.
  • Horrela, Nagusi”ek (bezeroek) 150 € aurreztu ahal izango dituzte urtean erosketa-saskian.
  • Kalitatea aldatu gabe eta elikadura-kate osoaren jasangarritasuna bermatuz, konpainiak prezioak jaisten jarraituko du urtea amaitu bitartean.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bere produktuen prezioak jaitsi ditu berriz, eta, horrela, 2024an 1.000 produktu baino gehiagoren prezioak beheratu ditu orain arte. Testuinguru honetan, kostu-prezioek behera egiten dutenean jendearentzako salmenta-prezioak ere jaisteko eta salmenta-estrategiak indartzeko konpromisoa dela eta, konpainiak 150 M€ bideratu ditu guztira zenbait optimizaziotarako. Hala, kalitatea aldatu gabe, "Nagusi"ari (bezeroari) aukera emango dio aldaketaz baliatu eta erosketa-saskian urtean 150 € aurrezteko.

Ahalegin horiek beharrezkoak dira egunero Mercadonarengan konfiantza duten etxeentzat, laguntzen baitute kalitate handiko menu-orga bat eskaintzen merkatuak ahalbidetzen duen preziorik onenean. Beheratutako produktuen artean, arraina, ogia, pasta eta oliba-olioa nabarmentzen dira. Zehazki, azken produktu horren kasuan, konpainiak Olio Birjina eta Olio Birjina Estra barietateen prezioetan beste jaitsiera bat egin du gaur; izan ere, urtarrilaz geroztik Olio Birjina Leuna/Intentsoa eta Olio Birjina Estra barietateetan egindako prezio-jaitsierei gehituta, Mercadonak batez beste % 14 jaitsi du oliba-olioaren prezioa bere supermerkatuetan.

José Manuel Burguerak, Erosketen eta Preskripzioaren Saileko prezio-estrategiaren zuzendariak, azpimarratu du Erosketa saila eta hornitzaile eta bitarteko hornitzaile espezialistak lan handia egiten ari direla "kostu-prezioen jaitsierak JSPetan nabaritu daitezen, bezeroak ahalik eta lasterren etekina atera dezan". Era berean, gehitu du jaitsierak ez liratekeela posible izango "104.000 langileak eta 3.000 hornitzaileak produktibitatean, errentagarritasunean eta kudeaketan egiten ari diren ahaleginak egin ezean, horrela bakarrik egiten baita jasangarri kate osoarentzat prezioak jaistea kalitatea aldatu gabe".

Konpainiak muntaketa-katea indartzen jarraituko du, merkatuko aukerak detektatzeko, berarekin lankidetzan aritzen diren hornitzaile eta bitarteko hornitzaile espezialistekin batera.

Bezero bat Mercadonaren denda batean erosketak egiten"Nagusi" bat (bezeroa) Mercadonako supermerkatu baten barruan.